Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordenagailu [941 agerraldi, 75 liburu eta 280 artikulutan] 1 iz informazioa metatu eta zenbakizko kalkuluak edo eragiketa logikoak lastertasun handiz egin ditzakeen tresna elektronikoa. ik konputagailu; ordenadore.

Ordenagailua piztu eta posta elektronikoan behatu nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 151. orr.

Norbait nire ordenagailuan sartu eta hau guztia amets hutsa dela esango balit, [...]. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 33. orr.

Gure espezialistek haren ordenagailua miatuko ditek. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 225. orr.

Hiru aukeraz balia zitekeen pasa-hitza idazteko; hirugarrenean huts eginez gero, ordenagailua berez deskonektatuko zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 269. orr.

Ordenagailuan tekleatzen jarraitzen zuen bitartean. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 35. orr.

Ordenagailuan murgildu eta ezer sentitu ez. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 48. orr.

Ordenagailuan landutako azken dokumentuen izenak agertzen diren tokian. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 272. orr.

D izeneko birus informatikoak ehunka ordenagailu kutsatu ditu egun bakarrean. Berria - Gaiak   2004-12-16

Nola sartuko zenioke birus bat ordenagailuan? Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 68. orr.

Argazkiak ordenagailuz tratatzen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 259. orr.

Ordenagailuz sortutako irudiak ziren, xarma handikoak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 305. orr.

Ordenagailuz lagundutako diseinua eta ekoizpena (CAD/CAM sistemak). Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 158. orr.

Ordenagailuz simulazio batzuk egingo dituzte aurrena. Berria - Gaiak   2004-05-04

2 (ordenagailuaren/ordenagailuko)

Ordenagailuaren CPU-a, ordea -prozesatzeko unitate zentrala, ordenagailua bera, alegia-, ez zegoen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 83. orr.

Kurtsorea keinuka ari da ordenagailuko pantailan. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 63. orr.

Aldamenean ordenagailuaren pantaila, modelo berri-berrikoa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 94. orr.

Ordenagailuko teklen eta musikaren hotsa. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 48. orr.

Ordenagailuaren tekla zurien artean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 466. orr.

Idazmakina edo ordenagailuetako klabierrak. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 214. orr.

Ordenagailuren bateko inprimagailutik ateratakoa, ziurrenik. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 82. orr.

Ordenagailuko zakarrontzi birtuala ere hustu zuen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 53. orr.

Windows sistemarekin, Ordenagailuaren disko gogorretik fitxategi bat borratzen denean, nahiz eta zakarrontzi birtuala hustu, datuek diskoan jarraitzen dute fisikoki. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 80. orr.

Badirudi Mireiak bere ordenagailuko disko gogorreko informazioa borratzea lortu zuela. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 150. orr.

Ordenagailuko CD-ROM bat bezalakoa dut gogamena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 273. orr.

XXI. mendeak ikusiko ditu, zalantza gabe, mundu horretan gertatuko diren aldaketa nagusiak, ordenagailuen ahalmena indartzen denean, eta kontsultak egiteko bideak erraztu eta arintzen direnean. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 155. orr.

3 (izenondoekin)

Mireiak bere ordenagailu eramangarria piztu eta PRANA artxiboa zabaldu zuen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 45. orr.

Ustezko ekintzaile islamistaren ordenagailu eramangarrian Heathrowko mapak eta argazkiak nahiz Londresko beste eraikin batzuen planoak aurkitu zituztela. Berria - Mundua   2004-08-06

Jipoitzeaz gain, ordenagailu mugikorra eta satelite telefonoa lapurtu zizkioten. Berria - Mundua   2006-03-22

Espainiako Poliziak denera 33 disko gogor, kanpoko bost memoria, 437 disko konpaktu eta DVD eta bi eskuko ordenagailu atzeman zituen. Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Ordenagailu pertsonalen aroaren hasieran. Berria - Gaiak   2006-04-01

Galeriako erakusleihoan «ordenagailu birtuala» ipini dute. Berria - Kultura   2004-08-01

Mikroprozesadoreek, besteak beste, egin dute azken lana, laugarren belaunaldiko ordenagailu txikiak garatzeko orduan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 100. orr.

Weizman Institutuko (Israel) zientzialari batek minbizia aurkitzeko gai den ordenagailu ñimiño bat sortu du. Berria - Gaiak   2004-04-30

Inork txipa duen objekturen bat ukitzen duenean hark uhin bat bidaltzen du ordenagailu nagusira. Berria - Gaiak   2004-04-08

Ordenagailu atomikoei buruz hitz egiten hasi beharko genuke aurrerantzean. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 73. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizitza ordenagailu-programa bat baino ez zen. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 15. orr.

"Ordenagailu-lan"tzat hartzen du, hain zuzen, bere pentsakera, ordenagailu-artxibo sail bat begitantzen baitzaio bere oroimena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 278. orr.

Hiru hamarkada bete ditu gaur Apple ordenagailu konpainiak. Berria - Gaiak   2006-04-01

Ordenagailu gela, komunak, sukaldea, bi bulego, sala... Berria - Euskal Herria   2006-04-07

OEHko lan taldeak lehen urteetan erabilitako ordenagailu sistema, Wang izenekoa, zaharkituta eta zirkuitu guztietatik kanpo geratu zen. Berria - Harian   2005-05-04

Ordenagailu sare zabala edukiko du, eta wireless sistemari esker kable barik sartu ahalko dira erabiltzaileak Internetera. Berria - Kultura   2004-05-25

Ordenagailu ekoizleen sektorean %42 hazi da batez besteko produktibitatea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 165. orr.

Non sartu ote dut ditxosozko giltza? atzeko poltsikoan? ordenagailu-poltsan? Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 47. orr.

Ur Bizian, ohointza batzu izan direla, ordenagailu ebaste eta bertze. Herria   2005-03-03

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Espainia ez da munduan puntakoa, inola ere, esku ordenagailuen kontuetan. Gogo-ordenagailua metaforak "ezagutza" eta "burmuina" ulertzeko modua ere aldatu du. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 120. orr.

6 ordenagailuzko izlag ordenagiluz sortua.

Txoraturik dabil Pontitoren ordenagailuzko simulazioen ideiaz; bai eta batek kaskoa eta eskularruak jantzi, eta, ikusi ez ezik, errealitate birtual hori ukitzeko kontuarekin ere. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus