Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seikote 1 iz sei laguneko taldea. ik seiko 2.

Jean-Michel Galant ABkoa, Frantxoa Maitia eta Monique Larran-Lange PSkoak eta Beñat Gimenez eta Beñat Intxauspe UDFkoak ere seikote horretan dira. Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Jean-Michel Galant ABkoa, Frantxoa Maitia eta Monique Larran-Lange PSkoak eta Beñat Gimenez eta Beñat Intxauspe UDFkoak ere seikote horretan dira. Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Plan hoberik ez neukan gau hartarako eta, seikoteko inork trabarik ipini ez zuenez, euren atzetik abiatu nintzen. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 61. orr.

Hiru seikotetan banatuak izanik hauetarik lehenak jokatu du beraz igandean Leitza-ko zine aretoan finalerdia. Herria   2001-03-22

Ez zitzaion dolutu, haatik, hurbildu eta beha egon zenari gaitzeko saioa egin baitzuen bertsulari seikoteak. Herria   2005-11-10

2 sei laguneko musikari taldea.

Kursaaleko emanaldia jazz musikaren estandarretan oinarrituko du seikoteak. Berria - Kultura   2004-01-20

Larunbatarekin, urriak 29, Ziburuko elizan, Die Singphoniker aleman seikotea, hogoi bat urte huntan fama gaitza bildua duena. Herria   2005-10-20

Disko horretan agerian uzten du seikoteak (ahotsa, baxua, bateria, organoa eta ahosoinua eta bi gitarra) non jartzen duen arreta. Berria - Kultura   2006-03-02

Harri Sparnaayren aginduetara hari seikote batean jo zuen. Berria - Kultura   2004-07-13

Genero horretan, ohi den legez, ez dago korurik, eta bakarlarien artean zabaltzen da kantaldia: errezitatibo, aria, cavatina, duo, trio, laukote, boskote eta azken eszenetan seikote. Berria - Kultura   2004-01-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus