Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seilu 1 iz zigilua.

Biharamunean Gombrowiczen testuaren fotokopia bat egin du postariak, posta-kutxa bateko zenbakia idatzi du bertan, gutunazalean sartu du fotokopia, seilua jarri dio gero, eta eskuz esku eman dio N. jaun artistari. Berria - Kultura   2006-02-12

Bat-batean, eguerdi hartan jasotako gutun berriaren seiluan itsatsi zituen begiak, eta Ingalaterrako Isabel erreginaren irudia ikusi zuen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 52. orr.

Hamar rappen ordaindu behar omen zituen, bere helbidera oker bidalia zioten gutunaren seiluengatik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 67. orr.

Seilu bat gutunari erantsi eta gero buzoian uzteko. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 118. orr.

Idazteko asmoa dutenei seiluarekiko kartazala bidaltzeko eskatzeak, zer zentzu izan dezake? Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 205. orr.

Munduko posta-zerbitzu guztietako seiluak lortzea. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 131. orr.

Baziren larruz forratutako liburu itzelak, edo gutun-azaletako seiluen tamainakoak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 76. orr.

Seiluari hortzak apurtzen bazaizkio, ez du balio. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 233. orr.

2 marka, ezaugarria.

Benetan bertso ederrak, Imanolen seilua eta ukitu leundua daramatenak. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Seilu bilduma egiten hasi nintzela esan nien eta bildumagile askorekin harremanetan jarri nahi nuela. Aitor Arana   «Onan» - 86. orr.

Egun batean, etsipenaren etsipenaz, sutara bota nuen nire seilu-bilduma. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 193. orr.

· -Ongi nago! -oihu egin zuen gorantz, posta-seilu baten tamaina zuen argiunerantz, tranpola irekirantz, alegia-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 250. orr.

Aipatutako arau-hausteetakoren bat eginez gero, etxean jasotzen da abisua, eta ordaintzeko zerga etxean edo prentsa eta tabakoa saltzeko guneetan mailaren araberako isun seiluak saltzen dira. Berria - Harian   2006-01-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus