Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordenamendu 1 iz ordenaketa, antolamendua.

Hura zen primua eta herederoa, eta ni kateko bigarrena, eta bazirudien ezen naturaleza bera ere ados zegoela ordenamendu harekin, nor bere mailarako eta bere gradurako predestinaturik balego bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 304. orr.

Obraren berritasuna ezin liteke joan materiaren taxuketa eta ordenamendua baino haruntzago. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 152. orr.

Gelako ordenamenduan gauak bidera ditzakeen aldaketa xumeak aurreikusteari ekiten diot emeki eta ezarian. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 180. orr.

Estiloen arteko kontrasteak edo errepikazioak efektu bereziak sortzen ditu, eta horretarako Laclosek bikain erabili zuen gutunen hurrenkera edo ordenamendua. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 20. orr.

Errima-sail bakoitzaren ordenamendu on batetik baino ez daiteke etor berbaldi zehatz eta arrakastatsua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 94. orr.

Kontsultarako, haren Obra Osoetara jo daiteke (Emecé Editores, Buenos Aires), non aski xuxen jarraitzen baita ordenamendu kronologikoa. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 248. orr.

Rousseauk eta berarekin beste batzuek espezien ordenamenduaz eta hizkuntzen jatorriaz hausnarketa egin dutela-eta, taxonomiaren eta gramatikaren arteko harremanak gauzatu egin dira. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 184. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Buruan errima-sail bakoitzaren ordenamendu lan hori bertsolari denek egiten dute, bakoitzak bere erara, jakinean edo ohartu gabe. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 94. orr.

Ordenamendu adibide bat hau litzateke INA amaitzen diren hitzekin osatua: [...]. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 95. orr.

Errima-hitzen ordenamenduak (proposaturiko honek bezala beste edozein ordenamendu-motak) bi abantaila dakarzkio bertsolariari. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 98. orr.

3 lege multzoa.

Eusko Jaurlaritzaren Proposamena indarrean dagoen ordenamenduaren aurkakoa dela esatea, ordenamendu horren erreforma helburu duen edozein arau ere horren aurkakoa dela esatearen pare da. Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Konstituzioan eta beste herrialde demokratikoen ordenamenduetan ez dagoelako eskubide hori. Berria - Euskal Herria   2006-02-24

4 (izenondoekin)

Horregatik ditugu hain gogoko ordenamendu juridikoak, lur azaleko herri guztiek araubidea nahiago badute ere. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 33. orr.

Bost konpromiso hartzea proposatu zuen: indarkeria eza eta bide politiko hutsak erabiltzea, [...] egitasmo politiko oro ordenamendu juridikoan txertatzea, gizartearen aniztasuna errespetatzea. Berria - Harian   2005-06-23

Oinarria Espainiako Konstituzioan eta Gernikako Estatutuan du, eta indarrean dagoen legedia eta ordenamendu juridiko-politikoa errespetatzen du. Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Baztertu egin da ordenamendu jurisdikzional berria sortzea, eta, hala, alor penalaren barruan, espezializazioa egingo da emakumeen aurkako indarkeriari buruz. Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Ordenamendu lokalak herritarrei galdetzea baimentzen du eta tresnak badaude horretarako. Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Elkarbizitza arautzen duen ordenamendu morala eta hori objektibatzen duten instituzioak. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 69. orr.

Ordenamendu berri hori gobernuak laster pasarazi beharra duen erreforma batean legestatuko da. Herria   2004-09-30

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure lege ordenamenduan ere jasota dago ingurumenaren arloan herritar orok informaziorako duen eskubidea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 100. orr.

Indarrean diren legeek diotena, indarrean den zuzenbide-ordenamenduak dioena da nik esan nuena eta, beraz, hor ez zegoen ezer nik neuk asmatutakoa. Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Etorkizuneko mundu ordenamenduan eskualdeak eragile aktiboak direla iritzi dio. Berria - Euskal Herria   2006-05-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus