Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

performatibo izond esaldi eta kidekoez mintzatuz, egitate bat adierazte hutsak egitate hori egintza bihurtzea dakarrena.

Austinek esaldi konstatatiboak eta performatiboak bereizi zituen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 136. orr.

Austinen hasiera bateko esaldi konstatatibo eta performatiboen arteko bereizketa esaldien indar eta edukiaren arteko bereizketa bihurtu zen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 137. orr.

Austinek "hizketa-ekintza" zeritzen ekintza sozial horiei, esaldi performatiboen bidez egin daitezkeenei. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 136. orr.

Formulazioa gertaera bat da, aurrez behintzat, beti ere koka daitekeena espazio-denborazko koordenaden arabera, beti ere egile batekin lotu daitekeena, eta, behar izanez gero, ekintza berezi bat osa dezakeena berez (ekintza "performatiboa", analista ingelesek diotenez). Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus