Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pergola iz lorategi eraikuntza txikia, zutabe batzuek eusten dieten habe horizontalez osatua, landare igokarien euskarri gertatzen dena.

Herriko hotel bakarra zen: sukalde baten inguruan bilduriko zenbait gela, pergola bat, baratze bat eta terraza bat. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 204. orr.

Logelako leihoaz bestaldera parke ederra dago, erdian urmaela eta honen inguruan pergolak eta zurezko bankuak direlarik. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 169. orr.

Kupula berde zapaleko pergola bat ikus zitekeen, zurezko zutabe urdinekin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 42. orr.

Han ez zegoen ingeles-erako parkerik, ez pergolarik, ez forma bitxiko zubirik, ez kale zabalik etxeen aurrean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 441. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus