Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

periferiko 1 izond periferiarena, periferiari dagokiona.

Organo periferikoen edo erretinaren hondamenengatik itsu direnei. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 54. orr.

Aplasiarako transplante mota hori ez da derrigor gaixoaren zilbor-hesteko zelulekin egin behar, nahikoa baita haren odol periferikoaren ama-zelulak erabiltzea. Berria - Gaiak   2006-03-14

Ia denek bereizten dituzte, izendatzeko modu desberdinak erabiltzen badituzte ere, arreta zentrala eta arreta periferikoa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 58. orr.

Bereizkuntza horrek ez baitu lehentasunik beste prozesu batzuen gainetik, ikusmenezko azterketaren, ikusmen periferikoaren, begiralearen itxaropenen gainetik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 69. orr.

Berdin zaio pertsonaia bat edo beste bat, nahiz eta, jakina, bulkadako pertsona izaki, ezin ditzakeen bat-bateko sinpatia edo arbuiozko mugimenduak galarazi, kuestioen gakoarekiko periferikoak, nolabait esateko. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 226. orr.

2 (gizarte kulturan)

Maiz, metropoliaren hizkuntzan ez mintzatzea izan da periferikoa menostearen arrazoi nagusia. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 40. orr.

Literatura periferiko edo txikiak aztertu nahi duen ikerlea, xede honek berak bilakarazten duela ikerle periferiko. Berria - Kultura   2004-05-12

Aurkezleak gure hizkuntza periferikotzat aurkeztu zuen eta nik esan nion multiperiferikoa dela, hain zuzen ere, Madrilen periferian dagoen bezala, Parisen periferian ere badagoela. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 61. orr.

Ordu arte Europako esparruan nahiko periferikoa zen orientabide filosofikoa denbora gutxira Amerikako ikusmolde garaiena izatera iritsi zen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 156. orr.

3 (ekonomian)

Gizarteak, bai nazio zentraletakoak, bai nazio periferikoetakoak, babesik gabe geratu ziren metaketaren dinamikak eragindako indar erraldoien kontra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 100. orr.

Eskualde periferikoen lehen industrializazio-saioak deskolonizazioaren ondorengoak dira. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 109. orr.

Kapitalismoaren sarrera osatugabea izan daiteke, beraz, espazio periferikoaren ezaugarri nagusia, eta, horretan, errotik bereizten da aspaldi industrializaturiko ekonomietako espazio homogeneotik. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 144. orr.

Garapen kapitalistaren eragile nagusia izan arren, enpresaburua izaten da askotan gizarte periferikoetan falta den irudia. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 121. orr.

Espekulazioa aurrenik sistemako diru periferikoen ingurukoa izan zen, hau da, finlandiar markoaren eta suediar koroaren ingurukoa, informalki baino ez baitzeuden haiek alemaniar markoarekin lotuta. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zentroaren eta periferiaren (3)

espazio periferikoaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus