Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gisako (orobat gixako g.er.) izond erakoa, egokia. ik gisa 2.

Arras neska gisakoa zela, eta biziki fina. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 43. orr.

Apez gazte biziki gisako baten ezagutza egiten dut. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 28. orr.

Zabor-jendeak ez bezala, andre-gizon gisakoek halako gider koipetsuei kontzen diete, beren kolesterol tasak bihotz-kargarik gabe gainezkatzekotan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 138. orr.

Biziki gisakoa zen Xarlesekin, edari karioak igotzen zizkion oroz, gaitzeko diru puskak uzten zizkiolako. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 78. orr.

Gisakoa edo bihotz onekoa zela erraten ziotenean [...] tristatzen zen, iluntzen, berriro jendetasun normalaren duintasunerako maila huts egin bailuan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 222. orr.

Biba zu, pertsona xaloa eta gisakoa zara benetan! Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 151. orr.

Gisakoa zuen senarra eleketan eta gizon bikaina iduriz. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 39. orr.

Ez zen ez ozenki ez apalki mintzatzen, gisakoa zen tonuan baizik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 35. orr.

Baina nik ez dizkiat saldu nahi, hori ez duk gisakoa adiskide artean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 127. orr.

Gizon umila eta zoin gisakoa! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 171. orr.

Txakurrendako izen ezin gisakoagoak dituzu horiek ere... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 110. orr.

Uda hartan William "gizonik gisakoena" zen jada. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 173. orr.

Emazte fina, pollita, gixakoa, eztia. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus