Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ingurumen [2641 agerraldi, 34 liburu eta 1196 artikulutan] 1 iz izaki bizidunen portaeran eta garapenean eragiten duten inguruko faktore fisiko eta biologioen multzoa.

Ingurumena eta lurralde antolaketa elkarri erabat loturik daudela. Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Ingurumenaren babesa eta hazkunde ekonomikoa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 311. orr.

Orain, animalia asko desagertu direnean, lur azalean urte askotan egin diren kalteak konpon ezinak diren une honetan, itsasoko arrain mota asko betiko galdu ditugunean, orain, mundua ekologismora itzuli da eta ingurumenaren zaindari egin. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 167. orr.

Ingurumenaren aldeko neurriak arautu. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Ingurumenaren kalterako. Herria   2003-01-28

Frantziako Parlamentuak adostasunik gabe onartu du ingurumenaren ituna. Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Ingurumena kutsatzen eta hari kalte egiten dioten jarduerak gutxitzea. Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Ingurumena babesteko proposamenak. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Ingurumena begiratuz, ekonomia dela azkartzen eta azkenean bakearen mentura gehiago ere izaiten dela. Herria   2004-10-14

Ingurumena errespetatuko duen Europa gizatiar baten alde dagoela. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Batzuk diote haatik ez dela oraiko bidea xoilki hobetuko, bainan gune batean bide osoki berri bat urratuko, pagodietan gaindi, ingurumena suntsituz. Herria   2004-01-22

Ingurumenean eragina duten gertakariak. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Urtegiak ingurumenean izanen zuen eragin kaltegarria. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 37. orr.

Ingurumenari egindako kalteak. Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Ingurumenarentzat kaltegarriak diren hainbat ekimen publiko geldiarazteko. Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Proiektuak ingurumenean eraginen zuen kalteari buruzko txostena. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 20. orr.

Ingurumenaren esplotazio eta ekonomia-esplotazioaren kontra. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 95. orr.

Andres Herri Lan eta Garraioko diputatu izango da; Alaña, berriz, Hirigintza eta Ingurumenekoa. Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Ingurumenaren Eguna zela eta. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 124. orr.

Geoffrey Howard Ingurumena Babesteko Mundu Batzordeko (IUCN) kideak azaldu duenez. Berria - Gaiak   2004-03-15

Nafarroan beste tokietan baino lehenago egin zen Ingurumenaren Aholku Kontseilua. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 159. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ingurumen politiketan ere eragina du horrek. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 160. orr.

Ingurumen-legediaren aplikazio-epeak aurreratuko dituztela. Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Ingurumen-hezkuntzako masterra egiten aritua zen hiru urte lehenago. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 187. orr.

Ingurumen alorreko gastu publikoa. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio bateratua. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Ingurumen eragina: Txikia. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 77. orr.

Ingurumen faktoreek osasunean eragiten dituzten ondorioak. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Ikuspegi integratua: lehentasuna du ingurumen-aldagaia sektore-politika guztietan txertatzeak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 34. orr.

Herrialde garatuek besteekin duten «ingurumen zorra» ordaindu behar dutela nabarmendu zuen Kirchnerrek. Berria - Gaiak   2004-12-19

Herrialde industrializatuetan ingurumen kutsadura. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 17. orr.

Garraioak, energia-kontsumoak, airearen kalitateak, hondakinen sorrerak eta lurzoruaren erabilerak, aldiz, ez dutela gainditu urteroko ingurumen-azterketa. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Horretarako ingurumen ikerketak egin behar dira oraindik. Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Badaioko zentraleko ingurumen txostena ez du berriro egingo Jaurlaritzak. Berria - Euskal Herria   2004-10-07

«Ingurumen kontzientzia» falta dela erantzun diote herritarrek Jaurlaritzari. Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Guardia Zibilaren Seprona ingurumen unitateak egindako azterketen ondorioz. Berria - Euskal Herria   2006-01-21

2002-2020 Garapen Iraunkorraren Ingurumen Estrategian hartutako konpromisoak. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak. Herria  

Zarauzko Udalak herenegun jaso zuen Donostiarekin batera EMAS Ingurumenaren Kudeaketaren Europako Ziurtagiria. Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 100. orr.

Ingurumen saileko arduradun Larrañagak. Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Barakaldoko Udaleko ingurumen zinegotziak. Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Josu Madariaga Bizkaiko Ingurumen foru diputatuak iragarri duenez. Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Sabin Intxaurraga Ingurumen sailburuak. Herria   2004-03-04

Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilariaren bulegoa. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 192. orr.

Espainiako Ingurumen Ministerioko buru Cristina Narbonak. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 37. orr.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak EAEko Ingurumen Adierazleen Txostena egin du. Herria  

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezjakintasunez edo axolagabekeriaz kalte izugarri eta betikoak eragin diezazkiokegu gure bizitzaren eta gure ongizatearen oinarria den lur-ingurumenari. Nazio Batuen Giza Ingurumenari buruzko Konferentziak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 108. orr.

4 ingurua, ingurunea.

Apurka-apurka, urratsez urrats, bere ingurumena eraikitzen du umetxoak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 188. orr.

Itxura batean, ez zen ohartzen besteez, eta ez zen arduratzen ingurumenaz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 197. orr.

Ingurumen fisikoaren eta moralaren ondorioz. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 30. orr.

Hortaz, zerbait egin nahi duenak, ingurumen txiki batera mugatu behar du, zure iritzian, bere justizia-ekimena. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 129. orr.

Orduko ingurumenean jartzen naiz, aspaldiko giroan nago jagoitik. ez nintzen ohartzen ene ingurumenean gertatzen ari ziren gizarte-aldaketei. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 102. orr.

Stephen liluratu egin zuen hitzak, haren hots-ingurumenak, eta atsegin agerikoz jardun zuen errepikatzen zenbait aldiz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 227. orr.

Zinemako pantailaren edo telebistako hodiaren ikuspena "eguneko" ikuspena da, "gau" ingurumen batean gertatzen bada ere. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 26. orr.

Bakoitza familia, gizarte eta kultura ingurumen batean bizi gara. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 20. orr.

Gainazal baten argitasuna (psikologikoa) bere argi-ingurumenarekiko duen erlazioaren arabera erabakitzen da ia erabat; atzealdearen araberakoa izaten da batez ere. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 30. orr.

Krisztinaren iritzia zitzaian axola, batez ere beste klima batean jaiotako persona bat tropikoko bizi-ingurumena jasateko gauza izango ote zen.... Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 166. orr.

5 ingurumen zale

Zuek ingurumen zaleok ulertzeko moduan esanda, Espainiako arrano inperialen antzekoa da euskararen egoera. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ingurumen arazoak (7); ingurumen arloko (10); ingurumen baimen (6); ingurumen batzordeak (6); ingurumen eragina (9); ingurumen foru (6); ingurumen gaietarako (13); ingurumen kontseilari (12); ingurumen mailako (6); ingurumen ministerioak (38); ingurumen ministerioaren (14); ingurumen ministerioari (7); ingurumen ministerioko (18); ingurumen ministro (16); ingurumen ministroa (8); ingurumen ministroak (21); ingurumen ministroek (8); ingurumen politika (9); ingurumen saila (7); ingurumen sailak (86); ingurumen sailaren (30); ingurumen sailari (5); ingurumen sailburu (9); ingurumen sailburua (15); ingurumen sailburuak (45); ingurumen sailean (6); ingurumen saileko (26); ingurumen zinegotziak (6)

antolamendu eta ingurumen (28); eaeko ingurumen sailburuak (7); espainiako ingurumen ministerioak (21); espainiako ingurumen ministerioaren (6); espainiako ingurumen ministerioko (10); espainiako ingurumen ministro (6); espainiako ingurumen ministroak (5); etxebizitza eta ingurumen (5); gobernuko ingurumen sailak (10); hirigintza eta ingurumen (5); ingurumen baimen integratua (5); ingurumen foru diputatuak (6); ingurumen sailaren arabera (5); intxaurraga ingurumen sailburuak (5); jaurlaritzako ingurumen sailak (21); jaurlaritzako ingurumen sailaren (7); jaurlaritzako ingurumen sailburua (7); jaurlaritzako ingurumen sailburuak (15); jaurlaritzako ingurumen saileko (6); jaurlaritzaren ingurumen sailak (5); nafarroako ingurumen kontseilari (6)

gure ingurumena (5); ingurumena babestea (9); ingurumena babesteko (42); ingurumena babestu (6); ingurumena errespetatzen (8); ingurumena hobetzeko (7); ingurumena zaindu (7); ingurumena zaintzea (5); ingurumena zaintzeko (6); osasuna eta ingurumena (5)

ingurumenarekiko errespetua (5); ingurumenarekiko inpaktuaren (5); ingurumenarekin lotura duten (5); ingurumenarekin lotutako (11)

ingurumenaren alde (24); ingurumenaren aldeko (44); ingurumenaren arloan (10); ingurumenaren arloko (6); ingurumenaren aurkako (8); ingurumenaren babesa (15); ingurumenaren babesean (5); ingurumenaren babeserako (8); ingurumenaren defentsa (5); ingurumenaren egoera (7); ingurumenaren egunak (11); ingurumenaren etikak (5); ingurumenaren gaineko (13); ingurumenaren ikuspegitik (6)

giza ingurumenari (6); giza ingurumenari buruzko (5); ingurumenari buruz (8); ingurumenari buruzko (46); ingurumenari dagokionez (10); ingurumenari egindako (5); ingurumenari egiten (6); ingurumenari eragiten (5); ingurumenari eta garapenari (5); ingurumenari kalte egin (5); ingurumenari loturiko (5); ingurumenari lotutako (5); osasunari eta ingurumenari (5)

ingurumenean eragin (8); ingurumenean eraginen (15); ingurumenean eraginen lukeen (9); ingurumenean eragingo (6); ingurumenean eragiten (6); ingurumenean izango (15); ingurumenean izango duen (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus