Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gisatu, gisa, gisatzen 1 du ad (janaria) prestatu, ondu. ik erre; frijitu; egosi.

Arroza gisatuz egindako risotto klase konta ezinak. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 33. orr.

Eta noiztik ama Isidorak ez diela saltsan gisatuta, moko luzea paparrean behera sartuta [oilagorra] prestatu? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 171. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Oilasko gisatuaren lurrina. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 135. orr.

Bere idi gisatuaren erdia eta ogi xerra oso bat. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 189. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Bazkaria eta afaria berdintsu dira: arroza, ilarrak, gisatu pixka bat, barazkiak ongi egosiak piper hautsarekin eta espezia bizi-biziekin. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 31. orr.

Beraz, gisatu hau gustura jan eta bete dezagun haren azken borondatea. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 162. orr.

Gisatuari bizitasun pixka bat emateko. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 33. orr.

Ez du probatu ere egin gisatutik. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 162. orr.

Sukaldaritza lehiaketan, nork prestatuko duen gixadu hoberena (gixadua aratxe saltsaki bat izanki). Herria   2004-03-18

Paul D-k begiak jaso zituen haragi-gisatutik. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 183. orr.

Hil baino egun batzuk lehenago, atondu zuen arkume-gisatu hau. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus