Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

periodistiko izond kazetaritzari dagokiona. ik kazetaritza 3.

Posta elektronikotik etorritakoa laburtzeko lan distiragabeari, hizkera periodistikoaren ustezko bizitasunaren kolorea baizik ez nion erantsi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 180. orr.

Kazetari euskaldun gutxi zela; euskarazko tradizio periodistikorik ez zegoela; eta irakurleria edo masa kritikoaren falta zegoela. Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Erreportaietan erregistro jasoaren eta periodistikoaren artean oreka bilatzen saiatu naiz. Berria - Kultura   2004-07-28

Uda orotako babokeria periodistikoetariko bat. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 69. orr.

Orain 80ko hamarkadako idealismoa, edertasunarekiko gurariak eta eskapismorako joera utzi eta kasik modu periodistikoan, bertso libreen bidez, errimarik gabe, prozesu sozialak aztertzen dituen irudien jarraipen bat erakusten da. Berria - Kultura   2006-01-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus