Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

materiagabe (orobat materia-gabe) 1 izond materiarik ez duena. ik immaterial.

Adierazpen hautemangai horrek, lur honetako itxura huts bezala hartzen zelarik, ez zuen inolako baliorik irudi horrek gogorarazten zituen izaki materiagabeekin, zerutiarrekin alderatuta. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 291. orr.

Lehengai asko kontsumitzen duten industria astunen pisua murriztea eta balio erantsi materiagabea duten informazioaren industriak ugaltzea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 126. orr.

Hil osteko egoera materia-gabe honetan alderrai nenbilela. Berria - Kultura   2004-01-06

Nahiago ditugu bizidunak bizigabeak baino, sentiberak sentitzen ez dutenak baino, [...] ikusezinak agerikoak baino, materiagabeak gorputzezkoak baino, zorionekoak zorigaitzekoak baino. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 333. orr.

Beldur garelako ez ote diren sintagma horietan abstrakzio materiagabeak atzematen, perpausaren terminoen gainetik zelatan. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 175. orr.

2 materiagabeko izlag materiagabea.

Jainkoaren existentzia gure izatetik eta materiazko eta materiagabeko kosmos osoaren izatetik erabat ezberdina da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus