Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dibino 1 izond jainkozkoa.

Bakoitzak emaiten zuen bere iritzia, erakutsiz giristinoentzat Jesus hil-eta piztu zela hirugarren egunean, juduentzat, aldiz, profeta bat zela, bertzerik ez, are gutiago Mesias dibinoa.  Herria   2004-04-29

Gure bakearen kalterako maiz, ardiak eta artzain dibinoak gatazkatzen ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Eta ondorioen kausarik inola ikusten ez dutenez gero, ahalmen dibinoak eginak direla uste dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 397. orr.

De caelo (Zeruari buruz) izenburua duen liburuaren lehenengo atalean dio Aristotelesek argizagiak, astroak direla gauza dibinoetan gehien ageri diren zerak, horien baitan baitago higidura, eta horiek arima batek biziarazten ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Gure maisuek erraiten ziguten Bossuet handiak zuela Luis XIV.aren indarra sustraitu, oinarritu, eskubide dibinoko boterea asmatuz eta teorizatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.

-Jo ezak orain idiarena kopoi dibinoan, Amancio!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 37. orr.

2 irud/hed

Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak, askotan saloiko faxismoan bukatu duenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Komunera bidean, Zorroagako dibinoen ondotik pasatu nauk, eta ba al dakik zer entzun diedan?     «Kuskue tanden», 2004 - 214. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zure odol dibinoaz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus