Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordubete (orobat ordu bete; Hiztegi Batuan ordubete agertzen da) 1 iz ordu osoaren denbora bitartea.

Zaila da ordubete lasai bat eta liburu on bat edukitzea. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 34. orr.

Bere txanda hasi aurreko ordubete edo ordu erdi huts hura. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 36. orr.

Arratsaldero, ordubete luzea ematen zuen han, jende xehearen esamesen berri jakin nahirik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 312. orr.

Ordubete luzea joan zaie horretara Eskisaroiko kaxko kiskalgarri hartan. Txillardegi   «Putzu» - 142. orr.

Ordubete luzez orpoz orpo jarraitu nien harik eta harkaitz handi baten pareraino iritsi ginen arte. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 66. orr.

Pentsatuz ordubete osoa aritu dela jardunean. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 37. orr.

Aurreko ordubete hau ez dute kontatu, ordu bat gehiago hemen... Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 38. orr.

Emakume guzti-guztiek Hasanen besoetan urtebete igaro nahi zuketen, edo hilabete bat, edo, besterik ezean, ordubete bat. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 42. orr.

Hemendik sanjoanetara, beste ordubete eta minutu batzuk irabazi behar ditu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 183. orr.

Ordubete eta 10 minutuz laburtzen da eguna, esan nahi baita, gaueko ordu eta 10 minutu horiek aski direla gaua freskatu duela esateko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 304. orr.

-Ordubete notizia emateko. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 101. orr.

Eta ordubeteren buruan inguru guztia zegoen zuri-zuri. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 62. orr.

· Ordubetea irabazi dut neure egun librean... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 446. orr.

2 (hitz soila aditz baten ezkerrean)

Gure ontziak ordubete zeraman gutxienez ainguran; eguna argitzen ari zuen jadanik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 143. orr.

Ordubete bada heldu zela sumatu dudala, baina ez nion neure buruari aitortu nahi. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 203. orr.

Ordubete egon nintzen zain, gutxienez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 230. orr.

Ordubete ibili dira horrela, gero beren autoetan sartu eta badoaz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 463. orr.

Ordubete eman behar zuen han geldirik, erregaia berritzen zuten bitartean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 117. orr.

Ia ordu bete egin dugu mendiko bide bihurgunetsu batean gora. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 187. orr.

Berarekin ordubete utziko zaitut eta gero zuk libre utziko nauzu. Jon Alonso   «Euskal karma» - 80. orr.

Ordubete igarota, artean lurrean jarraitzen zuten gorpu biek. Jokin Urain   «Errotarria» - 110. orr.

Ordubete falta zen afaritarako. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 93. orr.

-Ordubete beharko nikek, gutxienez. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 16. orr.

· -Emadazu ordubete -onartu zuen Amaiak-. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 68. orr.

3 (hitz soila adizlagun baten ezkerrean)

Ordubete geroago, haien diruak, zilarrezko ehun eta hogei duro, nire poltsikoan zeuden. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 163. orr.

Ordubete geroago, bidazti berriei zein zaharrei deika hasi ziren, Kaukasoren brankako kanpaia joz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 123. orr.

Igandean, ordea, meza baino ordubete lehenago, jende beldurtua iritsi zen apaizetxera. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 184. orr.

Bazkaldu edo afaldu baino ordubete lehenago. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 85. orr.

Tren bat egongo da ordubete barru. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 259. orr.

Ordubete inguruko tartea neukala iruditzen zitzaidan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 43. orr.

Eginak nituen aurrez sartu-atera batzuk, sekula ez ordubete baino gehiagokoak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 222. orr.

4 ordubetean adlag

Ordubetean hantxe gara. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 118. orr.

Oraingo bide berriekin, ordubetean ailegatzen naiz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 140. orr.

Posible izango zen zazpietarako Lekeition egotea, ordubetean iristea. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 11. orr.

-Hartu autoak, motozikletak, kamioiak eta gurdiak eta ekarri denak hona ordubetean! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 106. orr.

Liburutegia hutsik egoten da, itxi aurreko ordubetean. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 131. orr.

Florent ordubetean geratzen zen Gavardekin batzuetan, miraz haren kalaka agorrezina zela-eta. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 101. orr.

5 ordubeteko izlag

Ordubeteko atzerapena. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 79. orr.

Fructuosok irribarrez esan zidan ordubeteko kontua izango zela dena, eta berehala etorriko zirela bueltan. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 59. orr.

Gero, beste ordubeteko bidea oinez. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 44. orr.

Nork daki zer den astean bi egun igaro beharra Kordoban edo Malagan dagoen senideari ordubeteko bisita egiteko, Bapaumen, Fresnesen, La Santen edo Clairvauxen dagoen presoa ikusteko? Jokin Urain   «Errotarria» - 204. orr.

6 ordubetera

Arrak, emea estaltzeko, 10 minututik ordubetera behar izaten du. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 15. orr.

Boulibet karrikan antzematen ditudan gizontxo beltz horietako bat izanen naiz hemendik ordubetera. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 255. orr.

Handik ordubetera, Irtish ibaiaren ertzean zeuden, Omskeraino hogei bat versta baino gelditzen ez zirela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 192. orr.

Gero, handik ordubetera, barre egiteari utzi zioten, herrian zabaldu zenean Pizzi zaurituta zegoela. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 335. orr.

7 ordubetez adlag ordubete.

Goizean ordubete eta arratsaldean beste ordubetez ateratzen ginen patiora. Jokin Urain   «Errotarria» - 196. orr.

Besotik helduta Rodanoren gaineko terrazara joan eta hantxe egon ginen ordubetez, elkarri besotik helduta beti ere, gauerdian zutik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 187. orr.

Beirarekin ordu betez borrokan aspertu ondoren, nazkaturik eta umiliaturik geunden. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 45. orr.

Eta etorkizunerako planak egiten egon ziren ordubetez. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 108. orr.

8 duela ordubete

Duela ordubete agurtu duzu Andrés aireportuko pasaporte kontrolaren ondoan. -Ainhoak ekarri du baina guri utzi digu duela ordubete. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 75. orr.

-Zin egiten dut arrautza hau duela ordubete hartu dudala nire oilo beltzaren habiatik. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 129. orr.

9 orain (dela) ordubete

-Prater kalean al zeunden orain dela ordubete edo? -galdetu zion Dembak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 138. orr.

Hungariatik datorren idazle-laguntzaile bat heldu zaigu orain ordubete Rossija hotela utzi dugun lauroi. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 259. orr.

Orain ordubete-edo abisu bat ailegatu zaiok ospitaletik, [...] alaba gazteena hil egin dela umea egiterakoan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 192. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste ordubete (13); duela ordubete (3)

gutxienez ordubete (5); handik ordubete (5); handik ordubete eskasera (3)

ia ordubete (24); ia ordubete egon (3); ia ordubete iraun (3)

ordubete baino gehiago (14); ordubete baino lehen (3); ordubete barru (26); ordubete bat (4); ordubete behar (10); ordubete behar izan (4); ordubete beharko (4); ordubete berandu (6); ordubete beranduago (20); ordubete daramat (3); ordubete doi (3)

ordubete edo bi (4); ordubete egin (10); ordubete egon (13); ordubete eman (11); ordubete eman zuen (3); ordubete ematen (3); ordubete eskas (8); ordubete eskas iraun (4); ordubete eskasean (8); ordubete eskaseko (4); ordubete eskasera (3); ordubete eta erdi (4); ordubete falta (5); ordubete falta zen (3); ordubete galdu (3); ordubete geroago (49)

ordubete igaro (4); ordubete inguru (27); ordubete inguru iraun (5); ordubete inguruan (5); ordubete inguruko (6); ordubete iraun (12); ordubete iraun zuen (9); ordubete lehenago (60); ordubete luze (4); ordubete luzea (3); ordubete luzean (4); ordubete luzez (8)

ordubete pasa (6); ordubete pasatu (3); ordubete pasatxo (3); ordubete pasatxoko (5)

ia ordubeteko (3); ordubeteko emanaldia (3); ordubeteko epea (3); ordubeteko lana (5); ordubeteko lanuztea (6); ordubeteko lanuztea egitera (3); ordubeteko saioa (5); ordubeteko saioa egin (3); ordubeteko saioan (4)

ordubeteren buruan (4)

ordubetetik gora (5)

beste ordubetez (4); ezta ordubetez ere (4); ia ordubetez (3); ordubetez egon (11); ordubetez egon ziren (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus