Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inhibitu, inhibi, inhibitzen 1 da ad epaiketa batean parte ez hartu.

Zortzi gazteren epaiketan inhibitu egin da Auzitegi Nazionala. Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Kontrol eta Berme Batzordea bost kidek osatzen dute, baina haietako bat, Ricardo Burutaran, inhibitu egin zen, Donostiako hautagaitza aukeratzeko prozesuan parte hartu zuelako. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Donostiako epailea inhibitua zen ordurako, eta Auzitegi Nazionalak hartua zuen kasua. Berria - Harian   2005-07-07

Donostiako Auzitegiari inhibitzeko eskatu zion fiskalak atzo. Berria - Euskal Herria   2004-03-24

· 2 du ad (medikuntzan eta biologian) eragotzi, oztopatu.

Burmuineko neokortexa, hau da, kultur balioen eta gustu pertsonalen sistema, zeinek ekintzara bultzatuko gaituen edo inhibituko gaituen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 147. orr.

Hartzaile multzo bat zelula bati metaketazko konexioz lotuta baldin badago, zenbat eta hartzaileak kitzikatuago orduan eta kitzikatuagoa izango da zelula ere [...]; alderantziz, lotura inhibitzailea baldin bada, hartzailearen edo zelularen eraginak hurrengo zelularen jarduera inhibitu (=oztopatu) egingo du. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 28. orr.

Mikroorganismoen garapen eta hazkundea in vitro inhibitzeko gai den substantzia bat da septrim. Berria - Gaiak   2004-11-23

Estatu Batuetako ikertzaile talde batek beta-amiloide proteinek sortzen dituzten plakak inhibitu ditu, laborategian, hazkuntza-hodietan egindako esperimentu batean. Herria  

Diabetesa inhibitu dute, odoleko zelulak pankreako zelulak bihurtuta. Berria - Gaiak   2004-10-01

3 (era burutua izenondo gisa)

Nahiz eta Bennett oso prestatua dagoen, are irrika duen, sindromeaz termino neurokimiko eta neurofisiologikotan pentsatzeko -berak anormaltasun kimikoaren hiztegia darabil halako kontuetan: "piztu eta itzaltzen diren zirkuituak", "bide ematen zaien jokabide primitibo, eskuarki inhibituak"-, sindromea nortasunaren zati bihurtu zaiola ere sentitzen du. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus