Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibaiertz (orobat ibai ertz; Hiztegi Batuan ibaiertz agertzen da) iz ibai baten bi ertzetako bakoitza.

Ibaiertzak hondartza bat zirudien. Ibai ertzeko etxe batzuk miatu zituzten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 349. orr.

Ezkerreko ibai ertzera iristen bagara. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 196. orr.

Emakume baten gorpua aurkitu zen Barrière de Roule-ko ibai ertzean. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 138. orr.

Ibaiertzetik paseoan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 279. orr.

Egunsentiarekin ibaiertz ezkutu batera joan eta uretan bainatzeko. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 140. orr.

Ibaiertz bakarti batetik oinez zihoala. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 37. orr.

Burdinbidea ageri zen, geltokitik zuzen-zuzen ibaiertzean barna zihoana, mendialdera jiratu aurretik. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 17. orr.

Grattan zubia igarotzean, ibaian behera begiratu zuen, beheko ibaiertzetara. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 105. orr.

Gero, Nilo ibaiertzeko kanaberen artean utzi zuen saskia. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 147. orr.

Senaren eskuin-ibaiertzaren ikuspegia. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 112. orr.

Ibaiertz zokoetako garo urdinen esporak igeri joaten dira uretarantz. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus