Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizabanako [489 agerraldi, 57 liburu eta 68 artikulutan; Egungo testuen corpusean 7.010 agerraldi] 1 iz giza motako banako bakoitza. ik norbanako.

Nork ulertu gizabanakoa? Gizabanakoaren izaera soziala. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 301. orr.

Taldearen interes komunari eustearren, gizabanakoen askatasuna mugatzeko beharra zegoen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 301. orr.

Bete al daitezke gizabanakoaren eskubideak, gizarteari dagozkionak asetzen ez badira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 224. orr.

Gizabanakoen eta gizarteen bizitzan ez baitago faktorerik, mintzaira bezain garrantzitsua denik. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 33. orr.

Zein desegokia den etengabeko gerra bai gizadiaren, bai gizabanakoaren iraupenerako. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 71. orr.

Gizabanakoa, ordu arte menpeko genuena, herritar gertatu eta herritar bati dagozkion eskubideen jabe egin. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 12. orr.

Historian, esaterako, zein da banakoa?: gizabanakoa, garaia edo nazioa? Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 141. orr.

Gizabanakoaren eta herrien askatasunaren aldarria . Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 148. orr.

Ez gizabanakoren baten bereizgarria, gizaki guztientzat komuna baizik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 328. orr.

Baina badira grina batzuk gizabanakoak aukeratzen ez dituenak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 353. orr.

Gizabanakoen sailkapena egin nahian. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 315. orr.

Gizabanakotik gizamordora, eta mordotik banakora, jauzi ikaragarri mortala dagoela. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 30. orr.

Izen berezi batek gizabanako bat (edo pertsona bat) adierazten duen bezala. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 107. orr.

Gizabanako batzuek oso gogoko dute lagun hurkoari gaitz egitea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 110. orr.

Gizabanako edo talde batek identifikatu gabeko jende errugabea hiltzeko asmoa duenean. Berria - Mundua   2004-03-16

Izan ere, bi gizabanako, adibidez izaera bereko bi gizabanako, elkartzen baldin badira, gizabanako bat osatzen dute, bakoitza baino bi aldiz ahaltsuagoa dena. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 417. orr.

Gizabanako edo talde batek identifikatu gabeko jende errugabea hiltzeko asmoa duenean. Berria - Mundua   2004-03-16

Bertan bizi den gizabanako zein kolektiboei lotutako telebista. 13648

2 (izenondoekin)

Gizabanako partikularren ekimenez. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 179. orr.

Gizabanako anonimo, ikusezin eta neutro batek. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 108. orr.

Zereginetatik libre gelditu ezkero, zer egin asmatu beharrean aurkitzen da gizabanako librea. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 258. orr.

Gizabanako partikularren ekimenez. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 179. orr.

Gizabanako basati, anker eta grinatsu batena. Jon Alonso   «Euskal karma» - 65. orr.

Gizabanako hiztun guztien artean zeinek du era honetako hizkuntzan hitz egiteko eskubidea? Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 60. orr.

Hazkunde guztiak gizabanako sortzaileekin edo banakoen gutxiengo txikiekin sortzen dira. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 429. orr.

Nik oso pertsona desberdinak ikusten ditut Euskal Herriko kaleetan; gizabanako benetakoak, ez odolki antropomorfoak. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 59. orr.

Nozdriov barre-algaraka hasi zen orduan, gizabanako gordin eta osasuntsuek bakarrik egiten duten irri ozen horrekin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 103. orr.

Ez ziren bildu txiroen edo gizabanako ezezagun batzuen beharrizanez mintzatzeko. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 289. orr.

Beste enda guztietako gizabanako prestuek hilotzen antza izango dute haien aldean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 325. orr.

Ba al da gizabanako birtualen multzoaz bestelakorik? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 165. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Euskal gizabanako, gizarte, eta ekonomia berriak zituen helburu. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 122. orr.

Aldaketa oro gizabanako kopuru batek bakarrik erabilia izan da, hiztunen multzoa erabiltzen hasi baino lehen. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 16. orr.

Gizabanako multzo baten burmuinean. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus