Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

injektatu, injekta, injetatzen 1 du ad xiringaren bidez sartu.

Emmanuel heroina injektatzen ari zunan. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 117. orr.

Eta nik lagundu egiten nion, estu sentitzen zenean lasaigarriak zainetatik injektatuz. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 232. orr.

Nik hurrena bolalumaren bolatxoa injektatu behar diat zainetan. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 125. orr.

Zerrien areetatik atera ondoren, zuzenean injektatzen dira gaixoaren organoan. Berria - Gaiak   2006-02-21

Bere buruari injektatzeko baliatzen zuen tresneria bera erabiltzen zuen, ondoren, gaixoekin. Berria - Gaiak   2004-11-25

Antiseptiko iododuna ipur-masailean kotoi-zati batez eman, eta anestesia lokala injektatu zion, batere dardararik gabe. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 104. orr.

Orobat injekta daiteke gene bat gorputzeko zelula guztietan koka dadin. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 160. orr.

Batzuetan, nahikoa izaten da "hildako" txerto bat -bakterio edo birus hilak- injektatzea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 162. orr.

Formola injektatzea bihotzean biki judu nahiz ijitoei, begi heterokromatikoak ateratzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 156. orr.

Arrautza ernalduetan injektatzea ADNa, erdibitze ororen aurretik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 160. orr.

Orain arte emailearen hezur-muina ezartzen zitzaion gaixoari, baina orain odoleko zelula amak injektatzeko aukera dago. Berria - Gaiak   2004-05-01

Droga injektatuta hartzeko joera gora egiten ari da leku askotan eta horrek lagundu du infekzioa zabaltzen. Herria  

2 hed/irud

Begira horiei: begiak alkoholez eta desiraz, odoletan injektaturik. I˝aki I˝urrieta   «Kuskue tanden» - 55. orr.

Odolez injektatutako begi haiek. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 62. orr.

Bizitza halako lanbide zorigaiztokoa izan ez dadin, nork injektatzen ote dizkigu beharrezkoak zaizkigun proteina sinbolikoak? Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 105. orr.

Hain zen zoragarria eta bizkorra ezen begiratu hutsarekin lasaitasuna injektatzen zizun. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 86. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Erakutsi gerta litekeela ADN injektatua onkogene-ezabatzaile batetik hurbil integratzea eta horrenbestez minbizi bat eragitea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus