Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordulari [164 agerraldi, 42 liburu eta 29 artikulutan; cf erloju 1222 agerraldi, 185 liburu eta 110 artikulutan] 1 iz erlojua.

Mokanesa kendu zidaten; gero ordularia ("Omega" bat) ene apez-berri oroitzapena. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 14. orr.

Begiak jaitsi nituenean, ordulariari begira atzeman nuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 84. orr.

Xutitu eta ordularian eguerdi bost gutti direla ikusten dut. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 45. orr.

Jangela-egongelan, hamaikak jo zituen ordulariak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 31. orr.

Sukaldeko ordulariak goizeko hirurak markatzen zituela. Itxaro Borda   «%100 basque» - 219. orr.

Goizeko zazpiak zirela ikusi zuen ordularian. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 133. orr.

Bat-batean martxan jarritako ordulari zahar bat bezala, puzka hasi zen loroa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 26. orr.

Gela barruan ordulariaren orratzak ezari-ezarian aurrerantz doazen eta kanpoan bisutsak bortizki jotzen duen bitartean. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 52. orr.

Nehork baino biziago sentitzen baititu bere azalean ordulariaren orratzak, nehork baino hurranagotik haiek eragin zauriak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 79. orr.

Atera nuen ordularia... baina ez zuen taupadarik jotzen... geldirik zegoen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 363. orr.

Gerra... ez zaie giltzarik gehiago ematen ordulariei. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 21. orr.

Herrietako elizetako ordulariak. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 21. orr.

Geltokietako ordulariak. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 21. orr.

Eta erlojugile ihes eginaren erakusleiho honetan, ordulari hilen hezurtegi hau. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 21. orr.

Joane Somarriba bizkaitarrak urrezko medaila eskuratu du ordulariaren kontrako 20 kilometrako lasterkaldian, Hamiltonen. Herria   2003-03-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sabaitik zintzilik zegoen ordulari handi biribilari begiratu nion. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 12. orr.

Itxaro-lekuaren erdi-erdian zegoen ordulari biribil tzarrari begiratu nion. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 295. orr.

Egongelan telebista gainean jarritako ordulari handia. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 128. orr.

Hiri guztiko ordulari publiko bakarra. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 109. orr.

Fakultate aurretik igaro eta bere Luis XV patrikako erlojuaren ordua unibertsitateko ordulariaren biribil goitituarenarekin alderatu ondoren, [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 34. orr.

Astronomiako aparatuak, matematika, nabigazio eta kartografiarako tresnak (Mercatorri erosiak), hainbat ordulari zehatz... J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 54. orr.

Goizeko zazpiak eta hogei segundo jo zituen telebista gaineko ordulari kuartzozkoak. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 137. orr.

Eskumuturreko ordulariari begiratu nion. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 10. orr.

Hormako ordularian oraindik seiak zirela. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 133. orr.

Minutuek hilezkorrak ziruditen, hondarrezko ordularia esku maltzurren batek horizontalean jarri balu bezala. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 108. orr.

Gelaren beste muturrean, liburuzainaren mahai atzean zegoen bi esferako ordulari bitxi batek ematen zuen ordua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 328. orr.

Ohitura dela medio, segundo bateko kadentzia eramaten ikasi dut, Suitzako ordulari baten zehaztasunez. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 201. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Munduko ordulari dorre altuena du, 1995ean eraikia. Berria - Mundua   2004-04-25

Dantza irakaslea da orduka eta jai egunetan merkataritza gunean ordulari saltzailea da. Berria - Mundua   2004-04-22

85 urtetan, xahartzen ari ikusten ginuen Elizondoko ordulari saltegian bereziki azken urte huntan. Herria   2001-01-11

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horma-ordulari handi bat, kaiola inkrustazioz beteta zuena, Inperi estiloko antzinako altzariak, zenbait ispilu apaingarridun eta Valentziako hiriaren XVII. mende hasierako plano bat. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 150. orr.

5 irud/hed

Haren barruko ordularia puntu-puntuan ibiltzen zen, inondik ere. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 13. orr.

6 ordularipeko erlojupekoa.

Lehen zatia, Bilbon berean, ordularipekoa, erran nahi baita txirrindulariak bakarka partituz, zoinek emanen duen denbora gutiena. Herria   2001-06-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ordulariaren orratzak (3)

ordulariari begira (3); ordulariari begiratu (19); ordulariari begiratu nion (6); ordulariari begiratzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus