Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizabidetsu 1 izond gizabidez betea.

Oso pertsona gizabidetsua zen, amore emailea eta guztiz atsegina, bere kalterako bazen ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 182. orr.

Gezurti bezain gizabidetsuak zarete zuek. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 182. orr.

Hantxe ezagutu zituen Manilov -lurjabe guztiz jator eta gizabidetsua bera- eta Sobakevitx -gizaseme moldakaitz samarra itxuraz-. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 32. orr.

Halako adeitasun eta adiskidetasun gizabidetsuegia erakusten zuen bere maneretan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 44. orr.

Mundutarron gorabeherak ordenatzeko modurik justuena -zuzen eta gizabidetsuena- da errepublika. 13685

Nire jokaera ez zen, beharbada, oso gizabidetsua izan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 9. orr.

Oso pentsamendu gizabidetsua. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 67. orr.

Ahots neutro gizabidetsu batez. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 143. orr.

Irlandar adeitasun gizabidetsu, bihotzezko eta benetakoa, gure aurrekoengandik jasoa eta guk gure ondorengoei utzi behar dieguna. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 302. orr.

Oso gauza noble, duin eta gizabidetsutzat zeukan Frantziskok [...] Jainko Jaunaren maitasunagatik limosna eskatzea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 604. orr.

2 (predikatu gisa)

Mehatxu handi bat dago hiriaren gainean -esan nion gizabidetsu, ondotik pasatzean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 140. orr.

Berrogeita hamar urte inguruko gizon potolo batek irribarre polit bat itzuli zidan, gizabidetsu. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 151. orr.

Ordu arte gizabidetsua agertu zen bere boza idorra bihurtu zitzaion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 88. orr.

Azmalek ederki asko ezagutzen zituen Ishmirren gurari eta zaletasunak, eta honen begien aurrean atsegin, xalo eta gizabidetsu agertzen ederki asmatu zuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gizabidetsu (3); eta gizabidetsua (3); oso gizabidetsua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus