Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

perlatxo 1 iz perla txikia.

Bere altuerakoa da kasik, ile bilduak belarrien handia erakusten du, gingilaren gorria perlatxo beltzek. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 100. orr.

Nor izango, eta neska pinpirin gaiztoa, noski, perlatxoa sudurrean, denbora nahasiz heriotza ekarri ziona bere senar gazteari. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 189. orr.

Nire izerdia eta alemaniar haren gorputz azalean sortzen ziren perlatxo moduko izerdi tantak. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 22. orr.

2 irud/hed (izerdi tantak irudikatuz)

Izerdi perlatxoak nituen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 44. orr.

Aitak irribarre egiten zion, izerdiaren perlatxo zuriak zapiaz xukatzen zizkiola. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 169. orr.

Bi perlatxo kulunkatu ziren lapitzak nabarmenduriko begi ertzetan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 70. orr.

3 irud/hed (bestelakoak)

Bitartean, zuzendariak Antilletan aurkitu eta Champs-Elysées erdi-erdian egokitu zuen ustezko perlatxo batengana jo zuten bezero zaharretako askok; auskalo nondik atera zituen enpresak horretarako beharko ziren baliabideak. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 35. orr.

Idazle horiek orain arte kaleratutako obran ageri ez diren «perlatxoak» dira, eta Mendiguren Elizegik «ahanzturatik» berreskuratu ditu. Berria - Kultura   2004-10-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus