Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizadi [368 agerraldi, 66 liburu eta 23 artikulutan; Egungo testuen corpusean 2.776 agerraldi] 1 iz gizaki guztien multzoa. ik gizateria.

Gizadiaren lehen arbaso komunak Adan eta Eba izan zirela. Izadia nahiz gizadia gobernatzen zituen Logos unibertsal objektiboa. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 7. orr.

Gizadiaren eta naturaren arteko itun inplizitua nolabait berreskuratzea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 80. orr.

Gizadiaren eta munduaren etorkizuna dago jokoan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 54. orr.

Gizakiarentzat urrats txikia da hau eta gizadiarentzat, berriz, jauzi erraldoia. Berria - Gaiak   2004-07-22

Britainiar industrializazioa gizadi osoarentzat da onuragarria, edo bai ingeles produktuak erosteko lana hartzen duten nazioentzat behintzat. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 41. orr.

Gizadiak izan dituen gizon handi guztiak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 72. orr.

Ameskeria liberalak eztanda egin eta gizadia, 1914an, Lehen Mundu Gerraren sarraskira bideratu zuenean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 39. orr.

Gizadiaren kontrako krimenak. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 62. orr.

Sexu erasoak, bortxaketak, emakumeen sexu organoen erauzketak, emakumeen aurkako indarkeria eta sexu trafikoa pertsonaren eta gizadiaren aurkako krimenak dira. Berria - Harian   2005-10-18

Gizadiaren kontzientzia historikoak. Berria - Kultura   2004-08-13

Hildakoen belaunaldi guztientzat, gureganaino jaitsi den gizadiaren mailadi osoarentzat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 352. orr.

Gizadiaren parterik zerutarrenak bestearen katepean bizi behar ote du ba? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 247. orr.

Gizadiaren atal hautatu bat salbatu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 49. orr.

PPk ez du ulertzen euskal kultura, Kataluniakoa eta Galiziakoa gizadiaren ondare direla. Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Gizadiaren historia unibertsalaren kroniketatik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 305. orr.

Emakumeek Gizadiarentzat idatzitako Mundu Gutuna. Berria - Harian   2005-10-18

Gizadiaren arrisku nagusia ez da ezagueraren garapena, ezjakintasuna baizik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 197. orr.

Jakituria guztia, gizadiaren zerbitzuan ipini zuen Prometeok. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 139. orr.

Gizadiaren jakinduria biltzen duten mito handien ikerketak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 421. orr.

Gizon handien ideiak gizadiaren ondare erkidea dira. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 16. orr.

Ez da egia zientziak beti kaltegarriak direla gizadiarentzat; eta izango balira ere, ezinbesteko gaitza izango luke gizakiak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 111. orr.

Gizadiaren bihotz-zabaltasunaren alde mintzatzen da jarrera hau. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 86. orr.

Gizadiarenganako maitasuna. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 126. orr.

Jainkoaren maitasuna ekintza bihurtu bada mundu honetan Kristoren bidez gizadia berrerosiz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 98. orr.

2 (izenondoekin)

Gizarte-eredu berri baten premia zegoela, gizadi berri batena. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 106. orr.

Absolutuaren gose-egarria, gizadi berri baten amets utziezina. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 939. orr.

Gizon-emakume konkretuen gizadi erreala eta horien historia erreala. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 117. orr.

Jainkoa gizadi osoaren salbatzaile. Elizen arteko biblia   Erm 10,5 tit

Honelakoak izaten dira ezjakintasun garaietan irauten duten gauza bakarrak, eta hauek bereganatzen ditu beti gizadi otzanak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 56. orr.

Grinak irakiten hasten direnean, kalte ikaragarriak etortzen dira gizadi errukarriarentzat. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 112. orr.

Monoteismoak, erraz ulertzen da, gizadi bateratuaren kontzeptura eraman behar zuena Askoren artean   «Filosofiako gida» - 274. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gaizki ulertutako gizadi-maitasun mota bat. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 87. orr.

4 gizartea.

Zer zuzenagorik alabainan, holako etxe baten ukaitea baino gizadi batentzat, gizadi hau bere etorkiaz bertze gizadietarik berexa delarik, halaber bere mintzaiaz, halaber oraino bere ohidurez! Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 129. orr.

Euskaldun gizadiarentzat. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus