Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

matrikulatu, matrikula(tu), matrikulatzen 1 da/du ad zerrenda edo erregistro ofizial batean izena eman, matrikula egin.

Horrexegatik matrikulatzen dituzte euskal eskoletan. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 92. orr.

Jendea oldeka hasi zen seme-alabak ikastolan matrikulatzeko eskaera egiten. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 64. orr.

Gero ingeniaritzan matrikulatu zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 13. orr.

Gurasoen ustez oraindik doktorego ikastaroetan matrikulatuta nago. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 49. orr.

Familiek gero eta gehiago matrikulatzen dituztela beren seme-alabak D ereduko hezkuntzan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 190. orr.

Unibertsitatera etortzen zirenean %25 bakarrik matrikulatzen zen ikasketak euskaraz egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 165. orr.

Jesuitekin heziketa ona izango nuela eta gurasoek Kalaportuko ikastetxean matrikulatu ninduten. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 124. orr.

Alemaniara iritsi nintzenean jakin nuen ez nindutela matrikulatu. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 77. orr.

Gehienez ere zenbat kreditutan matrikula daitekeen ikasle bat aldez aurretik zehaztea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 109. orr.

Juan Ignacio Perez Iglesias errektoreari 2004-2005eko ikasturtean euskal presoei matrikulatzeko eskubidea eman diezaien galdegin zion. Berria - Euskal Herria   2004-07-23

2 (ibilgailuak)

71.645 turismo berri matrikulatu ziren 2005ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Berria - Ekonomia   2006-01-03

Baionako Suprefeturan, 186 auto matrikulatu dira egun bakoitz iragan udan. Herria   2003-03-20

Autoa Marsellan matrikulatua baina autozaina, bakarrik zihoana, Urepelen sortua eta Angelun bizi: Maria M., 24 urte. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 176. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus