Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oro har, errealitatea zehatza dela uste dugu; ideia, aldiz, abstraktua. Askoren artean «Filosofiako gida» - 49. orr.
Ideiak gauzen irudiak bezalakoak omen dira. Askoren artean «Filosofiako gida» - 79. orr.
Zerbaitekin zer ikusia izatekotan, ideiekin du zer ikusia gauzen muinak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 46. orr.
Ideien ordena eta lotura, eta gauzen ordena eta lotura, berberak dira. Askoren artean «Filosofiako gida» - 79. orr.
Ideiek ezagutza-prozesua gidatzen dute. Askoren artean «Filosofiako gida» - 82. orr.
Inguratzen gaituzten objektuen irudiak dira gure ideia guztiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade - 222. orr.
Oinarrizko ideia bakun argi eta bereziok nahitaez sortzetikoak dira (ez adimenak asmatuak, hizkuntza abstraktuak eta konbinaketak bezala edo). Askoren artean «Filosofiako gida» - 79. orr.
Izan ere, poesia ez dute hitzek egiten, ideiek baizik; eta hitzak ideien euskarriak dira. Iñaki Arranz «Hitza azti» - 249. orr.
Zientzia, oroz gainetik, ibili dabiltzan ideiaz osaturiko mundu bat da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 165. orr.
Irudimena ideia bat da, Izpirituak haren bitartez gauza bat kontenpla baitezake hor balitz bezala. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza - 579. orr.
Hobbesen liburuan bi ideia nagusi irakur ditzakegu: giza itunarena, alde batetik, eta natur legearen eta giza legearen arteko hierarkiarena, bestetik. Askoren artean «Filosofiako gida» - 225. orr.
Newtonen ideien arabera, aldagaitza da uhin-luzeraren eta kolorearen arteko erlazioa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 41. orr.
Sinboloan, orduan, Langerrek bi ideia bereizten ditu garbiki: artea sinbolo gisa, alde batetik, eta sinboloa artean, bestetik. Askoren artean «Filosofiako gida» - 234. orr.
Esperimentuek egiaztatu duten zentzuzko beste ideia bat: forma pertzibitzeko denbora behar da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont - 67. orr.
Nola bururatuko litzaioke norbaiti, bestela, hitzezko irudi bat ideia batekin elkartzea, ez bazuen aldez aurretik elkarketa hori hizketa ekintza batean hautemana? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 46. orr.
Berriki arte frantses kulturan murgildurik baneuzkalakotz ideia gehienak. Piarres Aintziart «Azken apeza» - 14. orr.
Barthes-en ideien eraginpean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean» - 281. orr.
Gizon hark ideia baten sinpletasuna zuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 154. orr.
Hitz jarioa ideien itokinetatik sortu ohi da sarri. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak» - 195. orr.
Debaldetan, jaunak, ideiak ez baitira hiltzen, are gutiago atxilotzen. Herria 2003-02-27
Gaur egungo logika ezagutzeko, beharrezkoa da Aristotelesen eta estoikoen ideia logikoak aztertzea. Askoren artean «Filosofiako gida» - 137. orr.
Erlatibismoak baieztatzen du gure ideia kognitiboak, moralak edo estetikoak [...] haiek sortzen diren testuinguruekiko erlatiboak direla. Askoren artean «Filosofiako gida» - 162. orr.
Husserlen fenomenologia eta Heideggerren ideia existentzialistak ikasten zituen bidenabar. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 7. orr.
Barojar ideia filosofiko horien laburpena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 17. orr.
Hau izan zen gizartearen ideia erakundetzailea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 44. orr.
Gure baitan argi eta berezi diren ideiak edo hirugarren ezagutza mailari dagozkionak [...] ez datozkeela lehen mailako ezagutzari dagozkion ideia murriztaile eta nahasietarik, baina bai ideia egokietarik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza - 571. orr.
Ohore hau, beraz, ideia konplexu horietakoa da, ez bakarrik ideia sinpleak elkartuz osatzen dena, baizik eta baita ideia konplexuak elkartuz ere. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 43. orr.
Letamendik ez du ideia sakon bat bera ere; hitzak eta esaldiak besterik ez ditu buruan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 64. orr.
Ideia orokorrak lausengariagoak dira. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 125. orr.
Ideia nazionalsozialistarekiko fideltasuna: erabatekoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua» - 133. orr.
Ideia handiak eskaintzera nator: jendeak entzungo ditu eta gogoeta egingo du horien gainean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade - 211. orr.
Filosofia transzendentala zientzia baten ideia da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 38. orr.
Lehen kausaren ideia, Schopenhauerrek esan bezala, burdinaz egindako zur puska bat da. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 166. orr.
Jainko izaera mugagabekoaren betegintzarrea gozatzen duela; eta hori [...] bere buruaren ideiak lagundurik, hots, [...] bere kausa propioaren ideiak lagundurik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza - 581. orr.
Mundua pentsatzea (ezagutzea) ez da Jainkoaren ideia azkeneraino pentsatzea besterik. Askoren artean «Filosofiako gida» - 80. orr.
Espazioaren ideia gorputzari eta haren mugimenduari lotuta dago oinarri-oinarritik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont - 38. orr.
Espazioaren eta denboraren ideiak gure espirituaren premiak direla, baina egiazko izaterik ez dutela. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 167. orr.
Gramatikaltasun-mailen ideia erabil dezakegu. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 161. orr.
Iraganbidearen ideia ere gizakien beste asmakizun bat da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 218. orr.
Aipatzea merezi du, ordea, bi substantzien ideia horrek epistemologian izan duen eragina. Askoren artean «Filosofiako gida» - 187. orr.
Nola lege fonetikoaren ideiak egituraren ideiara daraman, diakroniaren ideiak sinkroniarenera. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 7. orr.
· Platonek egiten duen ongi gorenari buruzko planteamenduan ere utilitarismoaren funtsezko ideia ikus daiteke. Askoren artean «Filosofiako gida» - 226. orr.
Sarrera honetan logikaren oinarrizko ideiak aurkezten dira. Askoren artean «Filosofiako gida» - 8. orr.
Eta dena don Pedroren ideiengatik, haren arima-auziengatik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 112. orr.
Halatan, Hervé Malgorn, nolabait, bere ideiengatik preso zegoen, ilobaren ustez bederen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels» - 62. orr.
Bada jenderik aipatu interes horiek gidatuta baino, onerako nahiz txarrerako, ideiek edo ideologiek gidatuta dirudienik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak» - 95. orr.
Nire ideiak eta iritziak ez dira, ordea, aldatu, horrenbestez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 173. orr.
Interesgarriak ziren sentimendu eta ideiez bete ziotela burua eta bihotza. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 407. orr.
Errusiak XVIII. mendeko ideiak muinetaraino buruan sartuak ditu, hots, Estatu soberania absolutuarenak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz» - 14. orr.
Lamela gauza guztietan zegoen atzeratuta, sakon-sakonean: ikasketetan eta ideietan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 69. orr.
Adelaren ideien sendotasunak txunditu egiten ninduen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten» - 64. orr.
Gustoko ez ditugun ideiei beste ideiekin erantzun behar zaie, baina sekula ez indarkeriarekin. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
XXI. mende hastapenean badoa, gaizoa, XIX. mendeko ideiekin! Herria 2001-06-14
Sabino Arana Goiriren ideia nazionalistak. Itxaro Borda «Hiruko» - 84. orr.
Gerra Zibilean, errepublikaren alde borrokatu zen, eta areagotu egin zituen lehenagotik zeuzkan ideia komunistak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten» - 39. orr.
Kristau ideiek, budismotik bost mende gerora azaldu baziren ere, ongiaren eta gaizkiaren esanahiek moldatutako mundua estutu egin zuten. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 36. orr.
Ideia horixe zeukaan buruan, anaia heriotzara bidali zuela. Bernardo Atxaga «Lekuak» - 44. orr.
Lana eta etxea utzi eta mendira jotzeko ideia nuen aspaldidanik buruan bueltaka. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi» - 43. orr.
Hark, ez zuen ideia bat baizik buruan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza» - 38. orr.
Banuen ideiaren bat edo beste. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko» - 171. orr.
Ideia bat erabili du buruan, lanetik kanpoko orduetan ikusi nahiko lukeela eskatzea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 8. orr.
Laster ideia bat gorpuztuz joan zen bere baitan... Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa» - 88. orr.
Flouret deritzan baten ideia Jack Lang-ek obrarazi zuen. Herria 2001-06-28
Lantzeko ideia pare bat. Herria 2003-04-24
Testua egiteko ideiak eman dituzten guztien arteko afari batean bukatuko da hau guztia. Berria - Kultura 2006-03-26
Uste dut lotsaz gorritu ere egin nintzela ideia hori bururatu zitzaidanean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 72. orr.
Ideia hura orduantxe burutik igaro berri zitzaiolako itxurak eginez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 55. orr.
Ideia bat izan nuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi» - 53. orr.
Hauxe da ideia: lehiaketa bat biper/arraultze moleta hoberenen probatzeko. Herria 2004-07-29
Ideiatik proiektura pasatu gara. Herria 2003-07-17
Leku santuetarako bidaiarekin jarraitzeko ideiaren aldekoek. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 64. orr.
Operatu aurretik oso bestelako ideia nuen espazioaz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 133. orr.
Zera zen ideia: erreplikazioa gobernatuko zuen puntu batean atxikitzea ADNa mintzari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 72. orr.
Taktika psikologiko frogatuak erabiltzea ideia ona dela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 103. orr.
Zure ideiak ez du bururik, ez buztanik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 135. orr.
Hura ideia, erregearena, gerrara etortzea eguraldi honekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 143. orr.
Ideia bat baizik ez dut; hartan dut egunez pentsatzen, eta gauez amets egiten. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 47. orr.
Zein da zure sormen prozesua: lehenengo ideia bat dago, forma dago... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 35. orr.
Haurtzarotik ideia bera, kasik obsesioa: apez. Piarres Aintziart «Azken apeza» - 60. orr.
Ideia gustatzen zaiola esan dit. Pako Aristi «Gauza txikien liburua» - 52. orr.
Dibortziatzea ez zen nire ideia izan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 9. orr.
-Berriz ere ideiaz aldatu zara? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 174. orr.
Ohartu gara nola Tomas Akinokoak berak Agustinen ideia arriskutsu batzuk baztertu dituen. Askoren artean «Filosofiako gida» - 71. orr.
Straussek uste du idazkera esoterikoak autorea bere ideia heterodoxoengatiko jazarpen politikoetatik salbatzeko xedea duela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 11. orr.
Eta gogoetan ari nintzela borborka gaineratzen zitzaizkidan ideia ilunekin ere ezin nintzen borrokatu. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 32. orr.
Ez da batere ideia txarra. 1864
Plan horren ideia nagusia hauxe da: herria trebeskatzen duen errepidea [...] egiazko hiribarne bat bilaka dadin, Hiribururen nortasuna erakutsiko duena. Herria 2003-07-17
Begiak berriz ere etxerantz jaso nituenean, ideia bitxi bat bururatu zitzaidan, hain ideia funsgabea, izan ere, non arima estutzen zidaten sentimenduen indar bizia erakusteko aipatzen baitut bakar-bakarrik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 34. orr.
Gizona zenbat eta arruntago bihurtu, orduan eta gehiago jokatzen du hurbileko ideia-elkarketen arabera. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 63. orr.
Barne-bakarrizketa azkengabean, aldiro espiritua zeharkatzen duten ezin konta ahal aieru, hurbilketa, konbinazio, ideia-asoziazioen artetik, su-arrasto batek urratzen du inoizka zerua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 165. orr.
Konpromisoa zabalik dago, hain zuzen nahi duen pertsona edo erakunde orok aukera izan dezan libreki atxikitzeko eta ideia-sorta horrekiko konpromiso pertsonala adierazteko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra» - 33. orr.
Besteen ideia zaparradaren aterrune batean. Iñaki Iñurrieta «Kuskue tanden» - 60. orr.
Ideia arrastorik ez, noski, Houston-Texas hartan, zer demontre egin behar ote nuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch - 17. orr.
Think tanks edo ideia-gordailuak deitu dituzte. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen» - 25. orr.
Razionalismoan oinarriak arrazoimen-ideiak dira. Askoren artean «Filosofiako gida» - 89. orr.
Erregearen, estatuaren eta soberaniaren jainkozko jatorriaren arteko identifikazioak bere baitan zekarren, orokorrean, boterea monarkaren eskuetan pilatzea, eta zigor-eremuan delitu eta bekatu ideiak elkarren gainean jartzea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 8. orr.
Oinarri biak estatu-tresnaren sortzaile den hitzarmen ideian sustraitzen dira. ea barruratu zaien santutasun-ideia bat, Jainkoagandik ez datorrena eta Jainkoa garbi bilatzen ez duena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 11. orr.
Komenigarritasun-ideia okerrak. 1876
Morrontza-ideiek ez dute beren espirituetan lekurik izango, erlijio-izuek ez diete adorea nahastuko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade - 223. orr.
Ingalaterran bageunde edo Frantzian.... baina hemen... klan ideia oso barneratua dugu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 59. orr.
Genetistek ez dituzte nahikoa kontrastatu beren eugenesia-ideiak zientzialari ez direnekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 157. orr.
Pragmatismoaren eta indar-ideien iruzur txiki horiek guztiak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 171. orr.
'Bizia'ren kontzeptua gako-ideietako bat da, bai Testamentu Zaharrean eta bai Berrian ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 244. orr.
Guk ideiarik ere ez geneukan. Ideiarik ere ez dut. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 390. orr.
-Ez dut ideiarik ere; nik uste baietz. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 93. orr.
Ez zuen ideiarik ere aita hila zuela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 84. orr.
Egoera hartatik nola aterako ziren ideiarik ere ez zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 54. orr.
-Mutil horrek -esan zuen- politikaz ideiarik ere ez dik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola - 348. orr.
Ez dut ideiarik ere zer egiten ote duen Hannak gela honetatik kanpora. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch - 249. orr.
Badira hiru urte inguru bazkari hartatik, eta ideiarik ere ez dut non ote dagoen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 92. orr.
Ez daukat ideiarik ere zertan dabiltzan. Josu Landa «Odolbildua» - 101. orr.
· -Bai zera! ez zeukaan ideia zorririk! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 129. orr.
-Ez daukat ideia arrastorik ere. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain - 69. orr.
Ez zeukan puta ideiarik ere zoriontasun horren zergatiaz. Harkaitz Cano «Pasaia blues» - 198. orr.
· -Ezta ideiarik ere. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 157. orr.
-Ideiarik ere ez, Lar. Harkaitz Cano «Pasaia blues» - 166. orr.
Zergatik kontatu nion hura guztia, ideiarik ere ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch - 124. orr.
Zer esan nuen, ideiarik ere ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch - 233. orr.
Ez zuen inolako ideiarik ez espazioaz, ez tamainaz. adimena paper zuri bat da, inolako ideiarik ez duena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 121. orr.
Arrats hartan ze emanaldi ote zegoen ideiarik ez nuen arren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch - 152. orr.
Ez zuen, ez jolasaren ideiarik, ez arriskuaren zentzu normalik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 197. orr.
Ez dauka ideiarik ez nor den, ez non dagoen, ez nor garen. · -Ideiarik ez -erantzun zion Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 271. orr.
Zuk, ideiarik ez, ezta?, nik bezala orduan. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 30. orr.
Eta nik ideiarik ez, soldaduska ere ez diat egin eta... Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 73. orr.
Ideiarik ez, ideia zipitzik ere ez. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 74. orr.
egiteko ideia (32); giza gorputzaren ideia (12); gorputzaren ideia (19); gure ideia (20); ideia argi (15); ideia asko (15); ideia bakarra (16); ideia bat bururatu (11); ideia bat izan (11); ideia berri (28); ideia berriak (29); ideia bikaina (17); ideia bitxi (17); ideia egokia (23); ideia nagusi (18); ideia nagusia (26); ideia nagusiak (11); ideia on (19); ideia on bat (13); ideia ona (100); ideia ona izan (15); ideia oso (18); ideia polita (12); ideia politiko (27); ideia politikoak (15); ideia soila (17); ideia sortu (11); ideia transzendental (13); ideia txarra (38); ideia xelebre (24); izpirituaren ideia (14); jainkoaren ideia (23); nire ideia (18); oinarrizko ideia (18); oso ideia ona (16)
afekzioen ideiak (15); bere ideiak (56); beren ideiak (16); ez dut ideiarik (12); gauza baten ideiak (12); gure ideiak (21); haren ideiak (17); ideiak argi (18); ideiak garbi (14); ideiak lagun (27); ideiarik ere ez (23); ideiarik ez (42); ideiarik gabe (24); kausa baten ideiak (13); nire ideiak (22); norberaren ideiak (12)