Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xantier (orobat txantier g.er.) iz ipar obra-lekua; obra.

Azkenean, taxiak xantier baten aitzinean utzi zuen Mikel. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 197. orr.

Obrak 2004 ondarrean hasiko dira, 2007/2008-an xantierak bururatuak izan behar litezke. Herria   2003-05-08

Xantiera prestatzen zuen enpresako langilek dute murru hori agertarazi. Herria   2002-09-12

Airezko metroaren xantierra ez zen bukatua, iduriz. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 164. orr.

Ekonomiarako bastizen eraikuntza azkarki emendatu da; aitzineko udarekin parekatuz % 34 xantier gehiago ideki baita. Herria   2003-03-20

Hiru milioi euroko xantiera idekia da Miarritzeko Casinoan heldu den apirila arte. Herria   2003-01-28

Xantier alimale horren segitzeko, teknologia berrien agentzia bat sortua du departamenduak. Herria   2003-09-18

Lehenbizikorik lan baldintzak, xantieretako seguritatea eta higiena; elkarrizketa soziala sustatu behar dela lantegi barnean; azkenik eraikuntzako sektorearen itxura kanpora hobetu behar dela baitezpada. Herria   2003-11-13

Kasik hogoi mila langile, munduko txantierrik haundiena eta nork daki zenbat egunez dena gelditu behar, "espirituek" aukeratu egun hoberenen itxoiteko. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 90. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus