Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oreatu, orea, oreatzen da/du ad aireberritu, egurastu.

Antxoarik ez da ganoraz agertzen, santuak kalez kale oreatu barik, Augustin Zubikaraik bildu zuenez. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 134. orr.

Nire bihotzeko pertsianak jasotzea, neure barrena oreatzea, aire freskoa hartzea erabaki bainuen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 126. orr.

Eta gogotik ari izan duen euria nire barrena ureztatzera, oreatzera, ernetzera etorri dela sentitu dut. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus