Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xantre 1 iz eliz kantaria.

XIII. mendearen hasieran, Tarazonako Juan artzapezpikuak, koroaren ardura eramateko eta kantari berriak hezteko kargu berria izendatu zuen katedralean: xantrea. Berria - Kultura   2006-02-11

Xantrea eta eskolaua, batez ere, kantuaz arduratzen ziren hasiera batean, eta sakristaua ez preziski, baina, atzenean hiruek zizuten eginkizun berdintsua: apezak lagundu elizako zeregin aunitzetan. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 61. orr.

Herriko xantrea izan zen gaztedanik, eta igante goiz hortan ere, meza kantatürik züan bere elizan. Herria   2004-02-26

Fededunek ez zuten burlatzeko astirik ukan, herriko xantreak bere tenor boz sakonaz ttattit eta mutu utzi zituelako: alleluia! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 154. orr.

Hirugarren bisitaria, hori da Bettiri Dibarrart, berak erran bezala ofizioz zapatain zena eta bestalde Baigorriar guziek elizako xantre bezala estimatzen zutena. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 101. orr.

Horra hor, nondik ateratzen ziren gero xantre, eskolau eta sakristau asko. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 63. orr.

Berrogoi urtez xantre izan da Bettiri Baigorriko elizan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 51. orr.

2 irud/hed

Ortzirale huntan aldiz, Bolikostako xantre nagusienetarik bat zaigu heldu Euskal-Herrirat, Miarritzerat hain xuxen, reggae kontzertu handi baten eskaintzeko. Herria   2002-11-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus