Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inkomunikazio 1 iz atotxilotu bat inkomunikaturik egotea.

Ertzaintzak inkomunikazioa ezarri ez dezan neurriak hartzeko. Inkomunikazioa Ertzaintzaren komisarietatik desagerrarazteko. Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Inkomunikazioak tortura ahalbidetzen duenez, inkomunikazioa arautzen duen legeria indarrik gabe uzteko eskatu zuen Van Bovenek. Herria  

Inkomunikazioa desagertzea, polizi-etxeetan kamerak jartzea. Berria - Harian   2005-08-12

12 eguneko inkomunikazioa onartzen duen legeria bat. Berria - Harian   2005-08-12

Inkomunikazioa amaitzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Madrili. Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Bestalde, Haritz Totorikari atzo kendu zioten inkomunikazioa. Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Inkomunikazioa erabaki judiziala da. Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Erdiek inkomunikaziopeko egunetan torturatu egin zituztela salatu zuten. Herria  

2 komunikaziorik eza.

Telebistarik ez, inkomunikazioa dakar eta. 14880

Hilabete gutxi egin zuen Ertzaintzak atxilo eraman zuenerako, bost eguneko inkomunikazio aldian torturak nozitu ondoren, Alcalan sartu zuten atzera. Jokin Urain   «Errotarria» - 183. orr.

Hiperkomunikazioak inkomunikazioa dakarrela, hori ez al da topiko zahar ustela? Berria - Gaiak   2006-01-29

Erabatekoa duk haien eta nire arteko inkomunikazioa. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 90. orr.

Baina bi kultura horiek gero eta gehiago urrutiratzen badira elkarrengandik [...] bien arteko amildegia sakondu egingo da, bi kodeen arteko inkomunikazio erabatekoa eragiteraino. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 68. orr.

Gutasuna pixkaka galtzen ari gara, mahaian ez ezik, hizkuntzan eta kontzientzian orobat, nitasunaren mesedetan, inkomunikazio eta indibidualismoaren eraginez. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 101. orr.

Gehienez ere, inkomunikazioaren azpiko zirrikitutik sartzen zen argi izpi ahula baino ez bide zen beretzat komunikazioa une haietan. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 201. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Inkomunikazio egoera euren kabuz ezartzen dute horiek. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 113. orr.

Bost bilbotarrei, gainera, inkomunikazio egoera ezarri diete. Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Inkomunikazio epea amaitu arte zain egon eta tortura testigantzak entzutean kezkatzea nahikoa ez dela-eta. Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Mardonesek inkomunikazio hasieran -lehengo larunbatean atxilotu zituztenean- kolpeak eta presioak jasan zituela salatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Snowek aipatzen zituen bi kulturetako bakoitzean daude inkomunikazio arazoak, kultura-klase bakoitzean ere inkomunikazio esparruak gero eta sakonagoak baitira. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 68. orr.

Inkomunikazio eredu xelebre honen ostean. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus