Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

semaforo 1 iz zirkulazio-argia.

Kaleburuko semaforoaren ondoan gelditu nintzen arnasa hartzeko. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 17. orr.

Semaforoak geldiarazi zituenerako bidea zeharkatzen hasia zen pareko espaloiko mutila. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 134. orr.

Oinezkoen semaforoan, argi berdeak dizdiz egin zidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 317. orr.

Hantxe omen zegoen geldirik, bai semaforoa gorri zegoenean, bai berde zegoenean. Pako Aristi   «Note book» - 138. orr.

Beste batzuetan, ordea, gauzak ez ziren ongi ateratzen, semaforoak beti gorri harrapatzen zituen. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 175. orr.

Semaforoa gorrira pasatu zen eta gelditu behar izan nuen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 60. orr.

Ez zen semaforo gorrian gelditu. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 244. orr.

Semaforoa berde noiz jarriko zain dago alarguna. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 13. orr.

Semaforo aurrean gelditu da, argi berdea noiz agertuko zain. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 151. orr.

Poliziaren autoak aldendu zirenean jarri zen semaforoa berdean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 239. orr.

Semaforo laranja baten aurrean frenatu zuen gidariak. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 23. orr.

Errepidea gainezkatzen zuten motor, kotxe nahiz autobusak era anarkikoan zebiltzan, ke handia botaz eta semaforoak errespetatu gabe. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 140. orr.

Diputazioak eta Udalak bi semaforo jarriko dituzte istripua gertatu zen lekuan, Basurtun. Berria - Euskal Herria   2006-01-11

2 (hitz elkartuetan)

Tarteka, semaforo-argiak, ohiko butxadurak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 199. orr.

Haientzat baino ez zuten ordu hartan semaforo argiek dir-dir egiten. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 85. orr.

3 tren-gidarientzako seinale optikoa.

-Maniobraburu jauna, semaforoaren besoa erori zaigu! Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 54. orr.

Semaforo eta seinaleetako palankak arin mugitu nituen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 83. orr.

Semaforoan bide librearen seinalea jarri nuen zerbitzuko bagoneta motorduna sar zedin. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 55. orr.

Bidea emateko edo ixteko semaforoaren argia etengabe gorritik berdera aldatzen ari zen, trenbideorratzen seinaleak argi zuriak ematen zituen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 71. orr.

Hradec Královéko Trenbideen Zuzendaritzan esan ziotena trenbideen ondoan gelditzeko eta semaforoak altxatzeko eta jaisteko Reicharen armada geltokian barna pasatzen zen bitartean. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

semaforo baten aurrean (4); semaforo gorria (4); semaforo gorrian (3)

semaforoa berde jarri (5); semaforoa gorri (8); semaforoa gorri jarri (3); semaforoa gorrian (3)

semaforoaren besoa (3); semaforoaren ondoan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus