Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizalegetsu 1 izond gizalegez betea.

Gizaseme gizalegetsua, jatorra, adiskidetsua dela esaten didate ezagutzen duten guztiek. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 100. orr.

Bere piamontear-musu gorri ñimiñoan irribarre gizalegetsu bat marraztuta. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 121. orr.

Vienako diagnostiko-zentro baten postalaster batekin hasi zen; oso modu gizalegetsuan idatzirik zegoen, ohartarazpen bat areago kexabide bat baino, eta erantsirik zekarren erradiografia egiaztagarri bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 271. orr.

2 (adizlagun gisa)

Sethek bere kapela kako batean eseki, eta gizalegetsu jiratu zen neskagana. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 85. orr.

Gizalegetsu aurkeztu bere burua, eta lan bat proposatu zidan. Woitech, gizalegetsu, pertsona gehienak izaten diren bezala, banketatik jeiki eta ohorezko lekua eskaini zion Andreasi. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 91. orr.

Baina, nahiz eta beti "Kaixo, Oliver!" alaiaz kasu egin, beti bezain gizalegetsu, serio eta urrun egon zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 217. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus