Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

semantizista izond/iz teoriez edo ikerketez mintzatuz, hitzen esanahian oinarrituriko irizpideak erabiltzen dituena; irizpide horiek erabiltzen dituen pertsona.

Ikusmolde semantizistan ez, teoria zuzenean identifika baitaiteke ereduak identifikatuz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 168. orr.

Semantizisten aldetik, Zientziaren Filosofiaren helburua hau da: zientziaren barneegitura argitzea teorien berreraikuntza logiko-matematikoaren bidez. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 157. orr.

Semantizisten eta estrukturalisten arabera, ostera, teoria ez da identifikatzen sistema formal edo hizkuntz formulazio batekin, eredu klase batekin baizik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 161. orr.

Semantizista gehienena bezala, van Fraassenen zientziaren irudia antifundazionalista da (vs ikusmolde estandarra), antinaturalista (vs enpirismo quinear eta kognitiboa, bai eta vs naturalismo sozio-historikoak) eta konstruktibista (ereduen eraikuntza azpimarratuz eta ez, errealista zientifikoak egiten duen moduan, fenomeno behagarrien arteko erregulartasuna). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus