Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mausoleo 1 iz hilobi monumentua.

Adibidez, badakigu Atenasko Partenoia K.a. bosgarren mendean eraiki zela, Hadrianoren mausoleoa K.o. bigarren mendean, eta Konstantinoplako Santa Sofia eliza K.o. seigarren mendean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 339. orr.

Ali imamaren mausoleoa xiitentzako leku sakratua dela-eta, [...]. Berria - Mundua   2004-08-25

Libra bana eskatu zigun Marx-en mausoleoa ikusi ahal izateko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 154. orr.

Mausoleo arranditsuak altxatzen zituztenak. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 292. orr.

Susto-aurpegia zuen mausoleoko aingeruak. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 65. orr.

· Kale bat eraiki zuen oso zabalera handikoa, eta haren erdian Mausoleoa egin zuen, eta hain trebeki egin ere, non munduko zazpi mirarien artean izendatzen baita. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1210. orr.

2 irud/hed

Kasinoko jende ergel, asmo txarreko harekin lagunartean ibiltzeko, nahiago zuen bere gelan, mausoleo zuritu eta isil hartan igarotzea denbora. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 229. orr.

Etxe guztietan ohi diren iraganaren gordailuak ere, gure nitasunaren mausoleo xume gisa antolatzen ditugun zoko-mokoak, zapuzturik zeuden. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 151. orr.

Berben mausoleo horiek! Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 102. orr.

Mintzo dotoreko gizona, oratoriaren mausoleo bizia. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

imamaren mausoleoa (4)

ali imamaren mausoleoaren (5)

ali imamaren mausoleoko (3); mausoleoko giltzak (4)

imamaren mausoleora (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus