Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

perrexil 1 iz belar landare ginbailduna, oso usaintsua, hostoak hiru zati horzdunetan banatuak dituena, janariak ontzeko erabiltzen dena (Petroselinum crispum).

Apioa eta azenarioa erantsi; burruntzali bete saldaz busti; xerrak atzera zartaginean ipini, eta, azkenik, perrexila eta tomate puskak gehitu zizkion. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 181. orr.

Perrexilez zipriztindutako tomate-erretilu bat. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 132. orr.

Bi otso gosetiren antzera, oilasko bana jan genuen, ogiarekin, tipulekin, perrexilarekin, luzokerrekin. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 102. orr.

Jende multzo handi-samarra dago bixiguz eta legatzez eta txipiroiz eta izotzez eta perrexilez beteriko metalezko erakusmahaiaren aurrean. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 169. orr.

Erretilu batean, indioilar baten hezurrak ageri ziren, perrexilezko ohe baten gainean, habia beldurgarri bat balitz bezala. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 119. orr.

Bere gaixoaldiaren azken aldera, gau itxia zela perrexila jateko gogoak eman zion, eta apalki eskatu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 312. orr.

Fosforo-eduki handieneko landareak salbia, zaran-belarra eta perrexila ziren. hantxe zegoen, sukaldean kabitu ere egiten ez zela, perrexila txikitzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 164. orr.

Perrexila, hil zorian zeudenak indarberritzeko erabili ohi zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 312. orr.

Perrexila autotrofoa da, baratzean daukan hartaz elikatzen da, dagoen-dagoenean. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 12. orr.

· Saltsa guztietako perrexila izatea gogoko duelako. Berria - Kirola   2006-02-18

2 (neurriekin)

Florentek besakada handi bat perrexil aurkitu zuen azkenik, gurdiaren hondo-hondoan Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kikara bat perrexil-adarrez bete. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 186. orr.

Perrexil-adaxkaz estaliriko paper izurtuzko ohe batean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 292. orr.

Hartu zuen perrexil hosto bat [...] eta buruan jarri zion. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 182. orr.

Biek ere txuleta bana, patata egosi bana, ilar-pilo txiki bana eta perrexil-sorta bana zeuzkaten euren plater urdinen barnean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 173. orr.

Haren atzean, usain sarkorrak hedatzen ziren apio eta perrexil piletatik eta eztarrian itsasten zitzaizkion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 36. orr.

Ur lohitsua, kolore askotako zaborrak: tomate azalak, perrexil hondarrak, lurra eta lokatza nahas-mahas. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 174. orr.

Perrexil landareak eta babak, sagarrak eta madariak, limoi berantiarrak eta mahaspasak, azak eta berakatzak, ia denetarik zen han. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 95. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ondoren teilatua eroriko zen; bidea, eskailera eta leihoa desegingo zituzten sasiak eta asta-perrexilak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 138. orr.

Gauza bat baita letra-bandera (edo letra-perrexila, nahiago baduzue), eta oso bestelakoa irakurtzerakoan nahasmendua sor lezakeena. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus