Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maximo 1 izond handiena, altuena.

Pertsona normal batek aortan, bihotzaren ondoan, duen arteria-presio maximoa 120-150 mm Hg da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 173. orr.

Indarrak alferrik galtzea litzateke gorputzaren muskulu-motorrak beti indar maximoan lan egiteko moduan antolatzea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 55. orr.

Zorpetzear dagoenarentzat mailegua garestitzen du eta diru iturri finkoa duenarentzat, ordain dezakeen diru kopuru maximoa murrizten. Berria - Harian   2005-12-02

Ibex-35 indizea azken hiru urteotako maila maximoen inguruan dabilela. Berria - Ekonomia   2004-11-27

Minimoak beharko luketen derrigortasun-indizeak maximotzat hartzen dira. Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Horrelako mahai batean esertzen denak helburu maximoetan amore eman beharko du. Berria - Euskal Herria   2004-10-10

· 2 iz balio edo zenbateko maximoa.

Irudi baten grabitate-zentroa kokatu, kurba baten maximoa eta minimoa aurkitu, ukitzaileak zehaztu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 367. orr.

Maximo eta minimoaren batezbestekoa kalkulatu eta apuntatu. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 72. orr.

2000ko ekainerako akzioaren prezioa 41,9 eurotakoa zen, otsaileko maximo historikoa baino %70 gutxiago. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 233. orr.

CIE Automotive (%6,47) urteko maximoan da. Berria - Ekonomia   2006-01-24

Akzioa, ordea, 5,66 eurotan dago, bere maximotik urrun. Berria - Ekonomia   2004-11-20

Ibex-35 (%0,15) indizeak gora egin zuen pittin bat; azken urteotako maximo berri bat finkatuz, gainera. Berria - Ekonomia   2006-03-23

Soinuak aztertzen hasi ginen orduan: bolumena maximora igo, eta hura zer izan zitekeen asmatzen saiatu ginen. Iban Zaldua   «Itzalak» - 16. orr.

3 tenperatura maximoa.

Hotz-beroaren maximoak eta minimoak garbi jasotzeko gauza da gaur egun termometro ezagun hori. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 444. orr.

Tenperaturaz, gero eta apalago, bai maximoak eta baita minimoak ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 391. orr.

Horrek esan nahi du maximoak altuak dituela normalean: maximoen batez besteko 27.1 ateratzen du, izan ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 317. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maximo berri (6); maximo berria (7); urteko maximo (3)

maximoak eta minimoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus