Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inkontzienteki (orobat inkonszienteki g.er.) adlag oharkabeki, era inkontzientean.

Diskriminazioa jarrera kolektiboa da, aspaldikoa, ohar gabe, anitzetan inkontzienteki, gizonezkoek eta emakumezkoek egiten dutena. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 163. orr.

Inkontzienteki eta ilunki bazen ere, amodioaren indar sortzaile eta eraikitzailea sentitu zituen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 59. orr.

Pertsona batek, denik eta zintzoena izanik ere, inkontzienteki jokatu arren, ez ote du deabruaren amarrukeriekin bat egiten? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 349. orr.

Eta egun baten, inkonszienteki, Germinal berba etorri zitzaidan ezpainetara. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 67. orr.

Eta eginkizun horrek denboralditxo bat entretenitu ninduen, halakoetarako neguko zamarra baten patrikan inkontzienteki ezkutaturiko pakete ia hasi gabea aurkitu nuen arte. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 198. orr.

Ez ote dugun geuk inkontzienteki hil, gure mamuen gose aseezinaren eta oldarkortasunaren bitartez. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus