Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

perspektiba (orobat prespektiba g.er. eta perzpektiba g.er.; Hiztegi Batuan perspektiba agertzen da) 1 iz gainalde lau batean gauzakien hiru dimentsioak behatzailearen ikuspegitik irudikatzeko antzea.

Gombrichek, zehazki, ez du batere beldurrik perspektibari ia balio zientifikoa emateko: ez perspektiban margoturiko margolan batek errealitatearen antz erabatekoa duela uste duelako [...] ezpada, bere ustez, perspektiba bera ez baina gainalde lau baten gainean margotzea delako konbentziozkoa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 87. orr.

Gerta zitekeen marrazkietan perspektiba bat baino gehiago erabiltzea eta guztiak beti zehazki bat ez etortzea. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 215. orr.

Margotu ahal izan zuen gauza bakarra Auschwitzeko amesgaiztoetako paisaia hura izan zen, perspektiba eta angelu desberdinetatik. Iban Zaldua   «Itzalak» - 80. orr.

2 (izenondoekin)

Marrazketa-mahaian eseri eta Gortarik diseinatutako horma kurbatuari so geratu zitzaion, gelak erakusten zion perspektiba berriari egokitu ezinik. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 178. orr.

Pinturan, eta geroago argazkilaritzan, aplikatzen den perspektiba geometrikoa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 42. orr.

Perspektiba linealaren legeak aski bakunak dira geometriaren ikuspegitik, eta ongi ezagutzen dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 41. orr.

Perspektiba lineala bera ere perspektiba dinamiko gisa gertatzen da gure pertzepzioan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 43. orr.

Gaur egun erraz kritika daiteke perspektiba naturala eta perspektiba artifiziala nahasten dituen perspektibaren kritika bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 172. orr.

Perspektiba zentratuak, edo argazkizko perspektibak ere ongi erakusten du, [...] aukera ideologiko, edo, zentzu zabalagoan, sinboliko bat egin dugula: gizakiaren ikuspena irudikapenaren arau bihurtzea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 201. orr.

Perspektiba zorabiagarri batez igogailu-zulo bat marraztu zuenean, sei urte baizik ez zituen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 196. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Perspektiba mota hau, begian gertatzen dena azaltzeko eredu dena (eta horrexegatik antzina perspectiva naturalis deitua), [....]. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 42. orr.

Honelako perspektiba-sistema batean, kubo baten irudikapenean ez dira ikusten haren aurpegien barnealdeak, aurpegi horien kanpoko aldeak baizik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 196. orr.

Ponzo-ren ilusioan, adibidez, goiko marra "urrutiago" balego bezala ikusten da, zehar-marren konbergentziak eragiten duen perspektiba-efektuak eraginik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 66. orr.

Irudiaren baitan perspektiba aldaketarik ez dela erakusten dute begiaren mugimendu guztiek. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 62. orr.

Haraindiko zuhaitzak laztantzeko keinua egin zuen, perspektiba-jolasaren laguntzaz, bere zati balira bezala sentitzeko. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 89. orr.

4 gauzakien elkarren arteko itxura edo eitea, ikuslearekiko dauden distantziak eragina; ikuspuntua; ikuspegia.

Perspektiba-joko baten bidez, paperontzia buruan ezarrita baleuka bezala ageri da, tontolapiko baten kapelua bailitzan. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 75. orr.

Ipar zuriak zerutik erauzia du hezetasun eta lanbro gehiena, eta autotik ikusten den perspektiba garbia da. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 145. orr.

Eskortzoan eta behetik gorako perspektiban zegoen gaztea, atzean zeru zabal ia bukaerarik gabea zuela. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 43. orr.

Wellington karrikaren perspektiba luzearen puntan, Montrealeko dorre blu argi ederrak laster ilunabarrean estaltzeko prest. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 126. orr.

Eiffel baino txikiagoa da, apalagoa, baina Eiffelek ez daukan bertute bat eskertzen diot: berta-bertaraino joan beharra dago mole tzarra ikusteko, ez ditu hiriaren perspektiba guztiak bortxatzen. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 36. orr.

Etorbide zabal-zabalak urratu nahi dituzte, eta perspektiba luzeak eraiki, berez-berez sar dadin handik etorkizun otzana. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 23. orr.

Ikusleak bilduma baten ideia ekarri behar du hona -ugaritasunarena gehi desberdintasunarena-, bestela galduko da, galduko zaio perspektiba. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 81. orr.

Bere perspektiban ikusten dut, landa zabal bat balitz bezala... Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 119. orr.

5 irud/hed

Sorgin-ehiza, estalinismoa... errazegia zen perspektiba galtzea, hamaika sare kimerikotan erortzea. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 201. orr.

Horixe zen gure arrazoibidea, eta, une hartan iritzi alienatua eta okerra izan arren, oraingo perspektiba historikoarekin, langabezia eta miseria sortu eta gero, ezin esan arrazoia falta zitzaigunik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 15. orr.

Bortxa oro gaiztoa, perspektiba transzendente batean izan daiteke. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 30. orr.

Errealaren egia nola adierazten den ikusteko modu bat da hau, ez erlatibismo hutsean, baizik eta perspektiba distortsioetan, hauek seinalatzen baitituzte haren oztopo eta errebelazioak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 67. orr.

Ortega-ri ez zaio asko gustatu Unamuno-ren Don Quixoteren irakurkera, eta ehunurtekoaren kariaz ugaldutako kixotismoaren glosekin, oro har horien perspektiba jeneralarekin, ez da gustura gelditu. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 150. orr.

Integrala izan behar duela dio eta genero perspektiba txertatu behar dela arlo guztietan. Berria - Euskal Herria   2006-01-29

6 zerbait osotasunean ikusteko distantzia egokia.

Horrek distantzia, perspektiba hartzea lekarke; perspektibismoz jardutea. I˝aki I˝urrieta   «Kuskue tanden» - 30. orr.

Lilyk atzera egin zuen, oihala -holaxe- perspektiban jartzeko. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 170. orr.

Gauza horiek gertatu egiten dira eta perspektiba behar izaten da ulertzeko. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 129. orr.

Perspektiba falta zaigu Joan Paulo II.a epaitzeko. Berria - Harian   2005-04-19

Oroitzapen bat bera ere ez; maitasun gupidagabea eta kiskalia, abarorik gabea, perspektiba hartzeko aukerarik gabea, aterperik gabea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 117. orr.

Eta, zeren galdurik gauden, galtzen dugu perspektiba. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 284. orr.

7 etorkizunean gertagarritzat hartzen diren egitateen multzoa.

Gosete handiaren perspektibak aztertzen dira, eta ziur aski horrek sortuko lituzkeen gatazkak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 463. orr.

Miseriak kontzientzia moteldu egiten du, perspektibak murriztu. Pako Aristi   «Note book» - 125. orr.

Beste parrandatxo baten perspektiba baino erakargarriago egin zitzaien, dudarik gabe, gaueko festa honen esklusibotasuna. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 108. orr.

Hots, geroari begira perspektiba berriak eta ilusionagarriak sortzea. Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Erlijio nagusiek gizadiaren atxikimendua erremediorik gabe galtzeko perspektiba seinale txarra zen, erlijioa giza izaeraren funtsezko ahalmenetako bat baita. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 117. orr.

Kenneth Whiteren artikuluak eta Lionel Seppoloni-renak perspektiba berriak ireki zizkidaten: mapa poetikoa aurkitu nuen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 148. orr.

Tolosara joan beharrak erabat aldatzen zuen perspektiba ordea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 13. orr.

Filosofia historian gailurrera heltzen dela, bertatik egindako ibilaldi-bidaiak ikusiz-jasoz eta aurrera perspektiba berri itxaropentsuak eskainiz. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 12. orr.

«Suspertzea bide onetik doa eskualde guztietan», esan zuen eta perspektibak munduko ekonomian «lasaigarriak» direla gaineratu zuen. Berria - Ekonomia   2004-04-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

perspektiba berriak (9); perspektiba lineala (4); perspektiba mota (3); perspektiba sistema (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus