Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertola iz arrainak harrapatzeko tresna, kono gisako luze batez eta haren ahoan barrualdera ezartzen den kono zulodun motzago batez osatua.

Pertola da sare mota bat lehengo denboretan arras usu baliatzen zena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 29. orr.

Laurehun bat metro beherago, pertolak hedatu zituen aldi batez Ahotzainborda-ko Jean Luro nagusi zenak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 29. orr.

Domingo Abaurre bere aita zenaren sare eta pertoletara itzuli zen, eta gazteluaren inguruko ur-zi-rripa guztiak arrainez hustu. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 74. orr.

Biharamun goizean, auzoa, Bidegileneko Piarre, goixtiarragoa izanez, hurbildu zen errekara, Luro-ren pertoletan zeuden arrainak biltzen zituela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 29. orr.

Zenbaitek diotenaz, etxe horretan egiten ziren pertolak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus