Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orgatila iz eskorga. ik orgatxo.

Azenario eta azalorez beteriko orgatila bati bultzaka. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 55. orr.

Formalitate guztiak gainditu ondoren orgatila bat aurkitu eta ekipaje guztiarekin atera zen nazioarteko irteeren atetik. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 259. orr.

Orgatila baten gainera botatzen ditu gorputzak, ahal bezala. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 146. orr.

Haur josteta batean bezala, hamabortz-hamasei pauso guztietan brastako batez itzuli eta bere tramankuluren batekin destatzen zuen bere gibelera, hilkutxa garraiatzen zuen orgatila koadroan zarratu nahirik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 70. orr.

Orgatilari bulkaka ari ziren langileek bertze irribarre bat trukatu zuten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 71. orr.

Orgatilaren beheko apaletik ontzi bete porlana eta paleta aterata, sarrera zigilatzeari ekin zioten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 73. orr.

Diru gizona zen, lukurrerua, txerpolariei maileguak egunka egiten zizkiena eta orgatilak errentan ematen, eskandaluzko korrituak eskatuz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 218. orr.

Nondik zetorren odol hura hauteman nahian, oroitu nintzen orgatila gainera erori zitzaidala. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 105. orr.

2 (izenlagunekin)

"Trakua" etxeko ataria da, "trakuloa", berriz, eskuko orgatila. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 153. orr.

Garraiorako orgatilak. Josu Landa   «Odolbildua» - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus