Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orgatxo 1 iz orga txikia.

Orain dela hogeita zortzi urte, Prism, Lord Bracknellen etxetik irten zinen [...] orgatxo batean haur bat, sexu arra, zure ardurapean harturik. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 157. orr.

Weasley jauna berehala joan zen bideaz bestaldera kutxak garraiatzeko orgatxoaren bila. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 60. orr.

Loreak erabat zabaldu ziren egunean garraiatu zuen lurra orgatxo batean. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 22. orr.

Artilleroek, berriz, kanoiak euren orgatxoetatik kentzen, osagarrietan bereizten eta gero osagarriok banan-banan txukuntzen ziharduten, Peroren aginduetara. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 207. orr.

Hileta-jagoleak, mantal gris bat soinean, auto handiaren atzeko aldea zabaldu eta orgatxo metaliko artikulatu bat ateratzen du. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 174. orr.

Hileta-jagoleak, axolagabeki, hilkutxari tiratzen dio, eta orgatxo gaineraino eramaten du herrestan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 174. orr.

Nahiago izan zuen krispetak saltzeko orgatxo bat erosi, urterik urte dirua pilatu. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 44. orr.

Sorgina tearen orgatxoarekin iritsi zenean, jaki-pila bat erosi zion. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 347. orr.

Osaba Vernonen aldera bideratu zuen bere kutxa eta Hedwigen kaiola zeramatzan orgatxoa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 350. orr.

Weasley jauna bederatzigarren eta hamargarren nasen arteko langarantz joan zen, Harryren orgatxoari bultzaka eta bere arreta guztia bederatzigarren nasara iritsi berria zen InterCity 125-ean jarria balu bezala. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 62. orr.

Gizonak oinez zihoazen, eta emazteak asto batek tiratzen zuen bi gurpileko orgatxoan iganik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 293. orr.

Manta batez estaliriko orgatxo zikina garraiatzen zuen eskale bat ikusi zuen kalearen beste aldean. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sekula ez zuten han pertsona heldurik ikusi, janari-orgatxoa eramaten zuen sorgina izan ezik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus