Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orgina 1iz ipar organoa, musika-tresna.

Elizaren barnean begiak alha zeuzkan, hemen ezko-argiak, han bitrail koloretsua, hantxe oraino orgina erraldoiaren metalezko hodiak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 61. orr.

Ttipi ttipitik, amatxi entzun eta ikusi du etxen edo elizan orgina joiten. Herria   2004-12-09

Tillous apezak orgina ttipi batekin musikan laguntzen ditu eta kudeatzen kantariak. Herria   2003-12-18

J-Mixel Bedaxagarren kantu xoragarria, herritar batek eman aurreskua, ama batek irakurtu olerkia eta parropiako kantoreak eman Alleluia hura, Ttoma Ospitalek orginan lagundurik. Herria   2004-08-12

2 (hitz elkartuetan)

Ortzirale aratsean, Baigorriko elizan, orgina kontzertua, Christoph Keggenhoff-ekin. Herria   2005-06-09

Larunbat arte, Miarritzen, Jondoni Martine elizan, nazioarteko orgina lehiaketa berezia. Herria   2003-04-10

· Kantaldi hori Urruñako eliza orgina berriaren fagoretan emana izanen da, "les Orgues d'Urrugne" elkartea antolatzaile. Herria   2003-07-03

3 orgina-joile (orobat orginajoile g.er. eta orgin joile g.er.) iz organo-jotzailea.

Francisco Madina oñatiarra (1907-1972) fama handiko orgina-joilea izana da. Herria   2005-11-17

Jean Larrieu donzahartarrak ditu 500 kantariak gidatu, Maritxu Sahores garaztarra zelarik orgina-joile. Herria   2004-11-18

Fraide ixil hori ezagutzen zuten Beloken dabiltzan guziek: hori zen komentuko ofizioetako orgina joile musikari exti eta fina, liturgi erakasle trebea. Herria   2002-07-18

Martxoaren 10ean, Miarritzeko San Martin elizan, aratseko 9etan, herriko koralak, txistulariak eta Laurent Ridoulet orgina joile famatua. Herria   2005-03-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus