Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

senar 1 iz gizon ezkondua emaztearekiko. ik gizon.

Eman biezaio senarrak emazteari zor diona, eta berdin emazteak senarrari. Elizen arteko biblia   1 Ko 7,3

Hitzaldia senarrak eman zuen, baina emaztea, gizon handiaren atzeko emakume handia, han zegoen, isilik baina jakintsu. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 43. orr.

Senarra duenak jaun izaten ohi du. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 31. orr.

Ez dut nire senarrak jakiterik nahi. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 403. orr.

Gainera, haren senarra, zerbaitetaz mesfidatzen hasia. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 56. orr.

Arazoa da senarrak egin nahi duela, eta nik, ez. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 192. orr.

Bizia galduko dute, bai berak, bai eta beraren senar, seme eta zerbitzariek ere. Elizen arteko biblia   Dn 11,6

Senarra hil zitzaionean bi umerekin geratu zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 30. orr.

Etxean bost haur bazituen hazteko, eta senarra hila. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 31. orr.

-Zergatik ez duzu senar guztien antzera jokatzen? Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 145. orr.

Eskandalurik gabe ikusi ohi da nola doan andrazkoa eskurik esku eta besorik beso, senar batengandik beste batengana. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 66. orr.

Bigarren senarra burtsa-artekari aberats bat zen, New Jersey-koa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 19. orr.

Bera eta senarra Andrew Levitt izeneko kirurgia plastikoko doktore baten adiskide egin ziren. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 56. orr.

Bere senar jaunaren krabelin gorriak familiaren tradizio bat dira, nonbait. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 60. orr.

Hesterren senarra itsasoan, eta Hester haurdun alajaina! Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 78. orr.

Ene osaba hartu zuen senar, ene aitaren anaia. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 38. orr.

Klodiak bere lehengusu Metelo hartu zuen senar, gizon zintzo bezain trauskila. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 58. orr.

Senarra non zuen galdetu gabe. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 76. orr.

Ezin zuen senarra gobernatu. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 153. orr.

Senarrak maitekiro pausatu zion besoa, eta "tira, tira!", xuxurlatu zion sailean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 73. orr.

-Ene, berandu da! -esan dio senarrari-; zuk ere lo egin beharko zenuke. nire senarraren isilik, berarekin geratu nintzen bere gogoa betetzeko eta, bide batez, nik neure jakinmina asetzeko. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 95. orr.

Luisi ez zenion analisiena aipatu kafean, zuen kafe hartan, senarrarekin inoiz egon ez zaren kafean. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 37. orr.

Gaua nire senarraren besoetan pasa dut. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 47. orr.

Egunez bere amaginarrebak jo egin ohi zuen, eta gauez bere senarrak ostikoz eta ukaldiz jipoitu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 94. orr.

2 (izenondoekin)

Guraso on, senar on, seme-alaba on horiek egiten dituzte herritar onak. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 96. orr.

Lan ona, senar prestua, apartamentu erosoa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 94. orr.

Emazte aberats batekin ezkondu zen [...] zeinarekin ezin hobeto portatu zen bizitza osoan, senar maitalea izan baitzen, eta elkarrekin izan zituzten bederatzi seme-alaben aita eredugarria. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 214. orr.

Neure senar gizajoa galdu nuenetik, goizero joaten naiz merkatu nagusira. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 20. orr.

Senar susmatia beti izango da halakoa: sekula ez da ziur egongo besarkatzen duen umea benetan berea denentz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 116. orr.

Haren senar adarduna horren beharrean baldin badago oinak berotzeko, ez zabilen toki txarrean! Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 207. orr.

Kirxaren emazteak [...] ama izatea opa zion, gau eta egun joka erabiliko zuen senar bihozgabe baten mendean haurrei bularra eman behar izatea. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 62. orr.

Izan ere, oso senar ankerra zuen eta asko sufriarazten zion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 810. orr.

Françoisen hilketa senar jeloskor bati leporatu zioten, botikari bati hain zuzen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 154. orr.

Arratsaldeak Gordon-entzat ziren, baina gauez senar eta aita arduratsuaren eginkizunera itzultzen zen isilean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 53. orr.

Sekula ez dut ikusi senar jaieratsuagorik nire bizi osoan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 145. orr.

Badakit ez naizela senar perfektua. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 53. orr.

Buffalon jaioa, Betteren senar ohia, Floraren aita eta espetxean egona. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 141. orr.

Senar ezkonberria soldaduskatik aske. Elizen arteko biblia   Dt 24,5 tit

Izen horixe zuen nire senar zenak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 94. orr.

Senar zenaren dolua zekarren, negarrez hipaka, Xarlorekin bizitzen jarria zen arren. Itxaro Borda   «%100 basque» - 45. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean eta pertsona izen baten eskuinean)

Biharamunean, herria Susanaren senar Joakimen etxean bildu zenean, etorri ziren bi zaharrak ere. Elizen arteko biblia   DnGr 3,28

Husnia okinak bere senar Jada jipoitua zuen, odola eragiteraino. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 34. orr.

Haren senar Xalum, Tikbaren seme eta Harhasen biloba, tenpluko jantzien arduraduna zen. Elizen arteko biblia   2 Erg 22,14

Harekin izanen zen bere senar Antonio Borboikoa ere, Frantziako leinu printzipalenetariko baten semea. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 74. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Horrelako emakumeak senar-hiltzaileak izaten ziren. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 192. orr.

5 senar-emazte (orobat senarremazte g.er.) pl

Egia da senar-emazteak maiz batu egiten direla elkar ezagutu gabe eta elkarrekin bizitzera kondenaturik daudela, elkarrekiko maitasunik gabe. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 69. orr.

Horra: senar-emazte zarete hemendik aurrera; zeurea duzu betiko. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 118. orr.

Van Daan senar-emazteek sekulako liskarra izan dute. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 45. orr.

Matson senar-emazteek aho batez onartzen zuten izugarrizko hondamendia letorkiekeela gainera, iloba axolagabe haiek jabetzen baziren inoiz Matsondarren eta Whitmoretarren diruaz. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 231. orr.

Bikote adineko bat zegoen, senar-emazte itxurakoak, jangelaren beste aldeko mahaian eserita. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 52. orr.

Besterik ez baitzuen munduan nahi, bera eta Arianna senar-emazte moduan bizi baino. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 122. orr.

Jabeak edadeko senar-emazteak ziren, haurrik ez zutenak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 129. orr.

Gutxi barru, aspaldiko senar-emazte arruntak izango gara. horra zertan den dibortziatutako senar-emazte ohien arteko tolerantziaren eta onginahiaren mitoa. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 98. orr.

Hor aldiz senar-emazte bikote bat, frantsesez ari. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 85. orr.

Egun batez, senar-emazte beharrak joan ziren Bidarterat. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 35. orr.

6 senar-emaztegai pl

Senar-emaztegaiek hara jotzen zuten ezkondu aurretik. artean Pili eta biok senar-emaztegai huts baizik ez ginela. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 11. orr.

Senar-emaztegaien gaua, hain zuzen ere, errotazain herrena eta urpeko kanpaia gogoratzen ziren horietako bat izaten zen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 277. orr.

Ez da sekula kriseilu-argirik izango, ez eta entzungo senar-emaztegaien kanturik ere zure baitan. Elizen arteko biblia   Ap 18,23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

senar berria (10); senar emazte (142); senar emazte berrien (4); senar emazte gazteak (4)

senar emaztea (4); senar emazteak (178); senar emazteak dira (5); senar emazteak hil (4); senar emazteak ziren (8); senar emazteei (10); senar emazteek (74); senar emazteek ospatu (6); senar emazteen (81); senar emazteen artean (10); senar emazteen arteko (19); senar emaztegaiak (4); senar emaztegaien (7); senar emaztegaien kantuak (4); senar emaztek (6); senar eta aita (5)

senar ohi (5); senar ohia (14); senar ohiak (9); senar ohiaren (9); senar on (7)

senar zena (6); senar zenak (5); senar zenarekin (15); senar zenaren (10); urteko senar (4)

andrearen senarra (5); bera eta senarra (8)

emakumearen senarra (4)

senarra atxilotu (8); senarra bizi (5)

senarra eta alaba (4); senarra eta biak (6); senarra eta biok (7); senarra eta seme (8); senarra eta semea (8); senarra etxean (6); senarra galdu (17); senarra galdu zuen (4); senarra galdua (5); senarra hartu (5); senarra hil (33); senarra hil zitzaionean (4); senarra hiltzen (5)

senarra ikusi (5); senarra iritsi (4); senarra itzuli (4); senarra izan (14); senarra izango (5); senarra jo (4); senarra joan (4)

senarra utzi (5); senarra zegoen (4); senarra zenaren (6); senarra zuen (7)

esan zuen senarrak (20)

senarrarekin batera (8)

bere senarraren ondoan (4)

senarraren abizena (4); senarraren adiskide (4); senarraren alde (6); senarraren aurrean (5); senarraren bila (4); senarraren deitura (4); senarraren etxekoek (5); senarraren heriotza (5); senarraren izena (5); senarraren kontrako (4); senarraren lagun (4); senarraren ondoan (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus