Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaitz (Egungo testuen corpusean 39.584 agerraldi) 1 iz eritasuna.

6.000 britainiarri CJD gaitza izan dezaketela ohartarazi diete. Berria - Gaiak   2004-09-22

Letargia entzefalitisa izeneko gaitza 1917an agertu zen lehen aldiz, eta 1928an desagertu. Berria - Gaiak   2004-07-29

Amaren aldetiko aitona diabetesarekin hil zen, eta aitaren aldetiko osaba batzuei ere [...] nabarmendu zitzaien zahartzaroan gaitzaren sintomarik.Gero eta jende helduagoari diagnostikatzen zaio elikaduraren desorekari lotutako gaitzen bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 150. orr.

Abere eta artaldeko aziendak, berriz, sua ahitzen ari zenean, hantxe txingarren artean pasarazten zituzten, urte hartako gaitz eta izurriteetatik libratzeko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 252. orr.

Baitugu uste pertsona horiek Creutzfeldt-Jakob gaitza garatu dutenik. Berria - Gaiak   2004-09-22

Oroimen gaitzak dituztenen kopurua erdira jaitsi daiteke. Berria - Gaiak   2004-10-29

Biriketako gaitzek beste edozein gaitzek baino heriotza gehiago eragiten dute Europan. Berria - Gaiak   2004-04-28

Fede itsua denez, kontra-argudioen argiaren eraginpetik at dago... adimenaren gaitz bat da; beraz, heriotza beste tratamenturik ez du. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 52. orr.

Oraindik ez baitago gaitza osatzeko sendagairik. Berria - Gaiak   2004-09-22

Milaka hegazti hil dira gaitzak jota. Berria - Gaiak   2004-01-30

Herrialde horietan, sexu harremanen bidez harrapatzen dute gaitza gehienek. Berria - Gaiak   2004-07-07

Ez da gurasoetatik seme-alabetara igarotzen den gaitza. Berria - Gaiak   2004-04-11

OMEk dio gaitza mutatu eta kutsakorragoa bihurtzeko arriskua handia dela. Berria - Gaiak   2004-01-28

Ikusi genuen txertoa hartu zuten umeek %30 arrisku gutxiago zutela malaria (gaitzaren aldaera larria zein arina) garatzeko. Berria - Gaiak   2004-10-16

Zure gaitza ez bide da ezin sendatua? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 123. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Oso gaitz kutsakorra da malaria. Berria - Gaiak   2004-08-17

Gaitz kutsagarria da, eta, aldizkakoa bada ere, sendaezina. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 55. orr.

Gaitz itsaskor horren kontrako beste erremedio guziak pasakorrak edo alferrikakoak baitira. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 309. orr.

Gaitz sendaezinak dituzten umeak. Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Psikosiak buruko gaitz larriak dira. Berria - Gaiak   2006-03-03

Gaitz eskizofrenikoak, nahaste bipolarrak, eta psikosi organikoak. Berria - Gaiak   2006-03-03

Huntingtonen gaitza endekapenezko gaitz neurologikoa da, eta dementzia arazoak eta mugimenduak kontrolatzeko ezintasunak sortzen ditu. Gaitz neurodegeneratiboak ikertzen ari da David Gubb. Berria - Gaiak   2004-11-02

Gaitz genetiko larriak ekiditeko soilik hauta daitezke enbrioiak. Berria - Gaiak   2004-12-12

Gaitz birikoa da eta eltxo batek kutsatzen du. Berria - Gaiak   2006-03-04

Munduko 91 herrialdetan gaitz endemikoa da [malaria]. Berria - Gaiak   2004-08-17

Lau substantzia horiek gaitz neoplastikoei (gaitz tumoredunak) zelan eragiten dien. Berria - Gaiak   2004-08-29

Gaitz tropikala da elephantiasisa. Berria - Gaiak   2004-03-17

Begi-lauso lodiak zituen, eta, esaten zutenez, erretinitis pigmentosoa ere bai, gaitz hereditario bat, erretinak jaten dituena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 119. orr.

3 irud/hed

Nazionalismoak kutsatuak garela gu ere, eta gaitz hori ez dela sendaerraza. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 82. orr.

Osasunaren azken urteetako gaitzik larriena sendatzera zetorren Morales: golak egiteko zailtasuna edo gol gabezia zuzentzera, alegia. Berria - Kirola   2004-01-07

Jakobinismoa deitzen baita geroztik behialako iraultzak hedatu zuen gaitz politiko itsusia. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 64. orr.

Hala ere, fraide eskuindarrek ezkertiar ateo bihurtu baldin baninduten, ez pentsa funtzionario ezkertiar progre-usteko haiek atzera ere eliza amaren magalera itzularazi nindutenik; txertatuta nengoen gaitz horren kontra, bizitza osorako seguru asko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 96. orr.

Liburutegietako maileguengatik egile eskubideak ordaindu beharra iristen bada, gure gaitzik handiena larrituko da: handitu egingo da gure eta zuen arteko distantzia, urrunago egongo gara liburuok eta irakurleok. Berria - Kultura   2004-04-23

4 zernahi kalte mota dakarren zera.

Oro da gabezia, oro damu, oro etsimendu; eta gaitz horiek guztiak nire plazer guztiak igurikatzen nituenarengandik datozkit!   - 244. orr.

Onegiak diren legeek gaitz ezin handiagoa ekartzen dute.   - 90. orr.

Liburuak, bistan denez, ez zituen euskararen gaitz guztiak sendatu. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 92. orr.

Eta zuek, berriz, gorde zaitzatela jainkoek gaitz guztietatik, eta ondasunez bete. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 92. orr.

Ez diot gaitzik opa: baina bakarrik uzten nau durduzaldiaren unean berean.   - 78. orr.

Ez dela nahikoa barkatzea, ahaztu ere egin behar dela jasandako gaitz hori. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 62. orr.

Hire gaitzak erremediorik ez badu, zertarako kexatzen haiz? Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 62. orr.

Helarazi zion bada, bertze iritzirik gabe, segidan doakizun gutuna, bere gaitzerako balia ahal zezakeen sendabide baten gisara.   - 457. orr.

5 gaizkia.

Ai zuek, gaitzari on eta onari gaitz esaten diozuenok, iluna argi eta argia ilun, samina gozo eta gozoa samin bihurtzen duzuenok! Elizen arteko biblia   Is 5,20

Desiratzen dugulako, deitzen dugu ona; eta, ondorioz, higuin duguna, gaitza deitzen dugu. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 305. orr.

Ai zuek, gaitzari on eta onari gaitz esaten diozuenok. Elizen arteko biblia   Is 5,20

Gaitzik batere ez duen ongia ongi osoa da; gaitzak kutsatutakoa, aitzitik, ustela da edo ustelkorra; eta ongirik gabe ezin da gaitzik ere izan. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 341. orr.

Zerk darama sorkari arrazionala ongitik gaitzera? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 167. orr.

Gorrotoa besterik ez baita, honek gizakia bestearen gaitzaz poztera eta haren onaz tristatzera daraman bezainbatean. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 281. orr.

· 6 izond handia.

Ozpin-basokada gaitza edanarazi genion geure adiskideari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 185. orr.

Platanondo gaitz batzuen itzalak arkuak ferekatzen ditu. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 167. orr.

Baina, ate gaitz pisuak guztiz hedaturik diren arren, ezin zeharkatu karrikan egotea eragozten dion muga ikusezina. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 99. orr.

Zuraje gaitzeko laguna zen, itxuraz nahiz janzkeraz, lana bukatuta gimnasio bateko airea arnastera abiatzen den zamaketaria ematen zuena. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 198. orr.

Oteitzaren kafetegi berria neukan aurrealdean, eta Matheu-Balda Hotel gaitz arbelduna atzeraxeago. Txillardegi   «Putzu» - 42. orr.

Kaleetan jendetza gaitza bilduko zela-ta, batere nabarmentzeko arriskurik ez zegoela pentsatu genuen. Txillardegi   «Putzu» - 128. orr.

Bangaloren uholde gaitzak izan ziren. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 173. orr.

Koloreari buruzko Goetheren obra gaitza, Newtonena bezala, prisma batekin hasi zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 26. orr.

Gizon horren idatziek arrakasta gaitza bildu dute mundu guzian. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 114. orr.

Bero gaitza. 1294

Kopuru gaitzak! 1295

Eta bai, nere eskerrik gaitzenak zor dizkiet denei, batez ere Leitzakoei. Bada ene baitan halako su bat, ez dakit zer den su hori eta ez dakit nola piztua den, baina su bat gaitza, nihaur ere harritua bainago nola ari nauen erretzen bezala... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 21. orr.

Ilundura bat gaitza ukan nuen jasateko... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 27. orr.

Banuen halako lotsa bat, halako ahalge bat hobeki erraiteko, baina ere denbora berean neska harekin solastatzeko nahikeria gaitza... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 52. orr.

7 txarra.

Aro gaitza. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 32. orr.

Aski arrarotua zen gure bereizketaz geroztik, eta banekien gaitz zitzaiola Ximurrarekikoa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 365. orr.

Gizakiak, zori onez edo gaitzez, ezin sentitu edo gozatu dezake deus. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 59. orr.

Oinazetan, harpeen geriza berreskuratzeko ezgauza, hareatza ezezagunean biluzik, ilargiaren eta eguzkiaren jolasen baitan utzi nuen neure asturu gaitza. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 118. orr.

Balentria xinplea da andreen gaitz erratea. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 85. orr.

8 zaila.

Nire indarrak borroka gaitz hartan ahitu ondoren.   - 123. orr.

Nere bizian aukeratu nezakeen ofiziorik gaitzena aukeratu nian. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 339. orr.

Txosten hori txoriburu batek egina den, ala Francoren errepresioak hildakoei barre egin gurakoa den, gaitz da bereizten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 102. orr.

Berriro kausitu nuen begitarte xarmangarri hartan, tristura aldi berean sakon eta samur hura, zeinari buru egitea zein gaitza den zuhaurk ere aitortzen baituzu.   - 63. orr.

Eta gaitz da sinestea hori euskaldun garbiak zirenen ezgaitasunagatik egin ote den. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 89. orr.

Horiek gorputzeko zauriak baino gaitzagoak dira sendatzen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 183. orr.

Gaitz zitzaion grekerazko mintzoa; berriz egin behar izan nion itauna. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 125. orr.

Lehenengoetan gaitz egiten zaigu gaiari ganoraz eustea, batez ere gaia zein den zehatz inork ez dakielako. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 20. orr.

Aspaldiko partez eztarriratutako whiskyaren kolpeak are gaitzago egiten zuen arrazoi egokien bilaketa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 365. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

arrazen «homogeneizazioak» gaitz klase hauek errazago zabaltzea ekartzen dutela. gaizkileak eta gaitz eragileak, joaten zitzaizkion atzetik. Berria - Gaiak   2006-03-10

· Disimuluan huts egindako gaitz-ulertuaren imintzioa zirriborratu zitzaion Joseluri opariaren zertzeladak ikusi zituenean. Josu Landa   «Odolbildua» - 131. orr.

Jatorri genetikoko gaitz-eratzeak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 133. orr.

Espartan, labar batetik behera amilarazten ziren agure-batzorde batek gaitz-eratutzat jotako jaioberriak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 153. orr.

Baina nere gaitz-egozleentzat garbi dagoena da hizkuntza eta hitzak ez direla berenaz lantegi horretarako eginak. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 289. orr.

10 gaitzeko ik gaitzeko.
11 fin gaitz egin

Ondikotz zure iloba jaunak fin gaitz egin du Danceny jaun zaldunarekin gaur goizean buruz buru egin guduan.   - 503. orr.

Ez dakit ataka gaizto honetatik bizirik aterako garen ala bertan fin gaitz egingo dugun, Laroussek eta bere kideek egin zuten bezala. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 109. orr.

Orduan, fin gaitz egin nuela zinez dizut aitor.   - 123. orr.

Gure bi gutizia maiteenak, defendatzearen loria eta fin gaitz egitearen plazerra.   - 61. orr.

· Zeren ene laguna fin gaitza egiterat baitzihoan, erremediorik gabe! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 550. orr.

Sefaradeko judutarrak fin gaitza izan zuten Iberia zaharreko lurretan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 144. orr.

12 gaitz egin

Zerk on eta zerk gaitz egiten; zer den ona eta zer gaitza edo txarra. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 23. orr.

Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea? Elizen arteko biblia   Lk 6,9

Gure antzeko dela irudikatzen dugun gauzari on edo gaitz egiten dionaren aldeko Maitasunari edo Gorrotoari dagokionez. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 287. orr.

Norbait gorroto duena ahaleginduko da hari gaitz egiten, non ez den beldur gaitz handiago bat sor dakion hortik berari. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 305. orr.

Gaitz egiteko asmoa dute buruan, hondamendia eta triskantza uzten dituzte pasatzen diren tokian. Elizen arteko biblia   Is 59,7

Norbaitek beste norbaiti min, gaitz edo kalte egin diolako sortu ohi dira orain gatazka deitzen ditugun gorabeherak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 61. orr.

· Bizia kentzea da norbaiti egin dakiokeen gaitzik handiena, atzera bueltarik ez duena. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 62. orr.

-Zein gaitz egin dut nik? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 66. orr.

13 gaitz eginarazi

Ez inoiz nire beldurrik izan, ene lagunok: agian gaitz ugari eginaraziko dizuet, baina zeuei ez dizuet sekula egingo. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 140. orr.

14 gaitz erdi (138 agerraldi, 41 liburu eta 9 artikulutan; Egungo testuen corpusean 901 agerraldi; orobat gaitzerdi 818 agerraldi, 36 liburu eta 52 artikulutan; Egungo testuen corpusean 120 agerraldi) adlag

Zorionez, gaur etorriko omen da, eta gaitzerdi. Berria - Kultura   2004-09-14

Gaitzerdi, hala balitz. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 33. orr.

Eta istorio puta hau horrela akitzen balitz, gaitz erdi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 28. orr.

Gaitzerdi burukomin dena hori balitz, hala ere. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 194. orr.

Gaitzerdi Zabala izan balitz bazter-nahastatzaile bakarra! Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 87. orr.

Ganorazko zerbait egin izan banu, gaitz erdi; baina hor egon nauk buru-buztanik gabeko zozokeriak esaten eta pentsatzen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 206. orr.

Gaitz erdi, hala ere, zeren hasiera batean odola zirudiena tomatekada baten arrastoak besterik ez baitzen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 322. orr.

Eta gaitz-erdi, minutu horien ondoren lasaitu, eta bare-bare lotarako jartzen bada. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 42. orr.

Hurrengo egunean ordea beste pertsona argitu bat izango duzu, eta biharamun hurrengoan beste bat, eta zeinek bere errebelazioak elkarri burura jaurtiko dizkiote; gaitzerdi, halere, errebelazio horiek oso arma arriskutsuak ez diren. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 39. orr.

Jainkoari eskerrak, zikindu besterik ez naiz egin, eta gaitz erdi saihets-hezur guztiak hautsi ez ditudanean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 74. orr.

15 gaitz erran1, gaitz erraten (orobat gaitzerran) du ad goi gaitz esan.

Adiskidantzaren izenean, zaude emakume hori neuretu dezadan arte, baldin hura gaitzerran nahi bazeneza.   - 51. orr.

Liskar egiozu maitatzetik baratu behar ez zuen hura ausartegi jujatu eta gezurrez gaitzerran duelako.   - 452. orr.

Zure izeba xaharraren bertute guztiak ez du instant batez ere bultzatuko bere iloba maiteaz gaitzerratera.   - 370. orr.

Halatan, neuretu ditudan emakume guztien artean, hura da gaitzerratea zinez atsegin dudan bakarra.   - 380. orr.

Balentria xinplea da andreen gaitz erratea. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 85. orr.

16 gaitz erran2 (Ereduzko prosaren corpusean gaitzerran soilik) iz gaitz esana.

Berez arinkeriari emanak baitira, bertze sujet batzuk hartu zituzten ahotan: gero, sujet honi berriro lotuz ohi duten aldakortasunaz, gaitzerrana bihurtu zuten laudorio.   - 236. orr.

Har ezazu nire esker ona Volanges ttipiaz eman dizkidazun xehetasunengatik; ezteien biharamuneko gorde beharreko artikulu bat da, gaitzerranen kazetan argitaratzeko.   - 458. orr.

Trufa gaizto hark arrakasta izan zuen, gaitzerranerako joera duten guztiak bezala   - 208. orr.

17 gaitz erranka adlag gaitz esanez.

Eta gaitz-erranka aritu zituan, aitaren asmoak gibelasmoak ez ote ziren... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 24. orr.

Hatz erakuslea jasorik zihoan aita Bartolome, haserre eta gaitz-erranka. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 355. orr.

18 gaitz esan1, gaitz esaten (7 agerraldi, 6 liburutan; Egungo testuen corpusean 28 agerraldi; orobat gaitzesan, gaitzesaten 6 agerraldi 5 liburutan; Egungo testuen corpusean 11 agerraldi) du ad

Gaitzesan dezaket nik hartaz, maite baitut: zuek ez duzue bidezko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 53. orr.

Oro ziren blasfemoak; ez zuten soilik kristauen Jainkoaz gaitzesaten, baizik eta beren panteoiko dibinitate arkanoez ere. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 140. orr.

· Baina gaitz-esaleek -erdi ezkutuka- / bota behar ahotik behazun istuka. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 235. orr.

19 gaitz esan2 (Ereduzko prosaren corpusean gaitzesan soilik) iz

Pazientziaz hartu zituen senarraren gaitzesanak. Herriaren marmar eta gaitz-esanetatik libratuko gara. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 308. orr.

Barkatu ene gaitz-esanak eta ez nazazu gorrota: zorigaitzak galdu nau. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 339. orr.

Jendeak ez du neurririk eta irrika biziz aritzen da gaizki esaka eta gaitzesanean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 70. orr.

Zuek duzuen askatasun hori ez bedi gaitzesanerako bide gerta. Elizen arteko biblia   Erm 14,16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

baina gaitz (13); baino gaitz (12); begietako gaitz (10); beste gaitz (31); bi gaitz (6); biriketako gaitz (7); buruko gaitz (21); da gaitz (25); den gaitz (10); dira gaitz (7); dituen gaitz (8); du gaitz (8); duen gaitz (31); duen gaitz batek (7); edo gaitz (6); ere gaitz (12); eta beste gaitz (7); eta gaitz (101); eta gaitz egiten (8); eta gaitz erdi (11); ez duen gaitz (19); fin gaitz (13)

gaitz asko (8); gaitz bat (52); gaitz batek (29); gaitz baten (32); gaitz baten ondorioz (7); gaitz batez (6); gaitz batzuen (7); gaitz batzuk (9); gaitz bera (6); gaitz berri (6); gaitz da (9); gaitz edo (12); gaitz egin (19); gaitz egingo (7); gaitz egitea (6); gaitz egiteko (6); gaitz egiten (41); gaitz egiten zait (6); gaitz endemikoa (6); gaitz erdi (67); gaitz eta (41); gaitz gehiago (7); gaitz guztiak (39); gaitz guztien (19); gaitz guztietatik (16); gaitz hau (9); gaitz hauek (10); gaitz honek (6); gaitz honen (8); gaitz hori (59); gaitz horiek (23); gaitz horien (7); gaitz horrek (29); gaitz horrek jota (6); gaitz horrekin (6); gaitz horren (32); gaitz horri (8); gaitz hura (12); gaitz ilun (7); gaitz izango (8); gaitz koronario (6); gaitz larri (17); gaitz larri batek (6); gaitz larria (15); gaitz larriak (9); gaitz nagusia (11); gaitz orotatik (9); gaitz sendaezinak (6)

hainbat gaitz (17); neke eta gaitz (11); zein gaitz (10); zenbait gaitz (6); zer gaitz (7); zuen gaitz (9)

agertu da gaitza (7); alzheimerren gaitza (15); andana gaitza (18); arrakasta gaitza (58); arrakasta gaitza bildu (9); arrakasta gaitza ukan (15); bat gaitza (68); batek gaitza (9); begietako gaitza (10); behi eroen gaitza (19); bere gaitza (9); bero gaitza (8); besta gaitza (10); biriketako gaitza (8); buruko gaitza (11); da gaitza (57); dela gaitza (9); den gaitza (21); dien gaitza (6); du gaitza (14); duen gaitza (11); dute gaitza (20); edo gaitza (7); ere gaitza (8); eroen gaitza (19); errekontru gaitza (6); eta gaitza (53); ez da gaitza (7); fama gaitza (9); fin gaitza (6)

gaitza agertu (21); gaitza agertu den (7); gaitza agertzen (9); gaitza bera (10); gaitza berriz (8); gaitza bildu (24); gaitza bildu da (10); gaitza bizkor (7); gaitza da (107); gaitza dela (34); gaitza dela eta (6); gaitza den (6); gaitza desagerraraztea (6); gaitza du (6); gaitza duela (8); gaitza duen (6); gaitza dute (7); gaitza duten (11); gaitza dutenak (6); gaitza egin (43); gaitza egin dute (8); gaitza egina (9); gaitza eginez (6); gaitza egiten (19); gaitza eragiten (15); gaitza eragiten duen (6); gaitza eragiten duten (6); gaitza ere (13); gaitza eta (34); gaitza ez (26)

gaitza garatu (9); gaitza garatzeko (12); gaitza gertatu (7); gaitza gertatu da (6); gaitza izan (83); gaitza izan da (37); gaitza izan zen (8); gaitza izana (6); gaitza izanen (6); gaitza izango (22); gaitza izango da (10); gaitza izateko (8); gaitza izaten (6); gaitza kontrolatzeko (7); gaitza omen (8); gaitza saihesteko (12); gaitza sendaezina (6); gaitza sendatu (8); gaitza sendatzeko (7); gaitza ukan (19); gaitza ukan du (9); gaitza zabal (9); gaitza zabal ez (6); gaitza zabaltzea (11); gaitza zabaltzea eragozteko (7); gaitza zabaltzen (8); gaitza zen (16); gaitza zer (6); gaitza zuen (10); gaitza zuten (11)

giro gaitza (28); hain gaitza (6); indar gaitza (13); jendalde gaitza (9); jendalde gaitza bildu (7); jende gaitza (6); jendeketa gaitza (7); joko gaitza (8); lan gaitza (44); lan gaitza da (6); lan gaitza egin (13); mugimendu gaitza (9); oker gaitza (6); ona eta gaitza (6); oso gaitza (16); oso gaitza da (7); parkinsonen gaitza (7); partida gaitza (32); partida gaitza egin (7); saltsa gaitza (6); zelai gaitza (6); zen gaitza (9); zuen gaitza (7); zuten gaitza (8)

are gaitzago (6); baino gaitzagoa (10); gaitzagoa da (9)

behi eroen gaitzak (6); bestelako gaitzak (7); bezalako gaitzak (6); bihotzeko gaitzak (12); biriketako gaitzak (7); buruko gaitzak (24); da gaitzak (6); dira gaitzak (15); dira gaitzak jota (9); ditu gaitzak (23); dituzten gaitzak (6); du gaitzak (8); duen gaitzak (6); ere gaitzak (7); eroen gaitzak (6); eta gaitzak (15); gaitzak dira (10); gaitzak dituzten (8); gaitzak egin (7); gaitzak eragindako (6); gaitzak ere (8); gaitzak eta (29); gaitzak ez (15); gaitzak ez du (6); gaitzak hil (6); gaitzak izan (23); gaitzak izan dira (8); gaitzak jo (7); gaitzak joa (9); gaitzak jota (66); gaitzak jota hil (7); gaitzak jotako (25); gaitzak kutsatutako (6); gaitzak saihesteko (6); gaitzak sendatzeko (8); gripea gaitzak (6); hil dira gaitzak (7); hil ditu gaitzak (10); lotutako gaitzak (7); on gaitzak (13); zituen gaitzak (9)

alzheimerren gaitzaren (9); behi eroen gaitzaren (9); da gaitzaren (12); dira gaitzaren (17); du gaitzaren (6); eroen gaitzaren (9); eta gaitzaren (21); eta gaitzari (7); gaitzaren aurka (13); gaitzaren aurkako (21); gaitzaren aurrean (6); gaitzaren berri (9); gaitzaren gaineko (12); gaitzaren giza (7); gaitzaren inguruan (13); gaitzaren inguruko (6); gaitzaren jatorria (16); gaitzaren kontra (12); gaitzaren kontrako (22); gaitzaren lehen (8); gaitzaren ondorioz (18); gaitzaren sintomak (13); gaitzari aurre (55); gaitzari aurre egin (7); gaitzari aurre egiteko (42); gaitzari buruz (8); gaitzari buruzko (12)

gaitzean agertu (8); gaitzean zen (7); molde gaitzean (8); oldar gaitzean (15); omore gaitzean (10); trenpu gaitzean (41); trenpu gaitzean agertu (7)

bere gaitzetik (7); buruko gaitzen (19); buruko gaitzen bat (6); eta gaitzen (6); gaitzei aurre (10); gaitzei aurre egiteko (7); gaitzek jota (6); gaitzen artean (6); gaitzen bat (34); gaitzen batek (10); gaitzen kontra (8); gaitzen kontrako (6); gaitzen kontrolerako (9); gaitzen ondorioz (13); gaitzen prebentziorako (6); gaitzena da (7); gaitzetako bat (6); gaitzik egin (6); gaitzik ez (15); gaitzik gabeko (6); gaitzik handiena (6); infekzio gaitzen (12); infekzio gaitzen kontrolerako (8); inolako gaitzik (12); lotutako gaitzen (7); on gaitzekin (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus