Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egarri 1 iz edateko beharra edo nahia.

Gosea eta egarria, logalea eta nekea eta beste mila ezbehar jasanez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Alimaleko ostatu eder batean egarria hautsi dit garagardoak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Hura egarria!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 202. orr.

Ez zuten izan egarririk, eremu lehorretan zehar eraman zituenean.  Elizen arteko biblia   Is 48,21

Orduan, ura eman zenien harkaitz latz batetik, egarriarentzako erremedioa harri gogorretik.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,4

Mintzatzeak egarria areagotzen zuen, besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 53. orr.

Argia ez ezik, beroa goraka ari zen gela barnean, eta egarriak -ginebrak eztarrian uzten duen lorratz zakarrak- jarrarazi ninduen ohe gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Egun batzuk urik aurkitu gabe harat-honat eman nituen, edo egun bakar bat, izugarri luzea, eguzkiak, egarriak eta egarriaren beldurrak berretua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

Oinutsik ibili beharko duzu bestela, eztarria egarriak lehorturik.  Elizen arteko biblia   Jr 2,25

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gorputz asko, egarriak eraitsiak eta kalean iraulka, iturri tutuen azpian luze zeutzan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.

Kondairaren arabera, hemen gelditu zen beilari bat, leher egina eta egarriak itoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

Bat-batean egarria daukat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

-Ez dute gehiago ez goserik ez egarririk pairatuko, eta eguzkiak edo ezein berokeriak ez ditu trabatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 239. orr.

Egarritik eta ekaitzetik libratuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 441. orr.

Uda hartan bertan hil zen emakumea, eta nik ahaztu egin nuen, nonbaiten egarria asetzeko edan duzun ura ahazten duzun bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 150. orr.

Egarriaren kentzeko, errekako eta putzuetako ura edaten zuten, lohitua baldin bazen ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 201. orr.

Egarria kenduko duen edaria leunagoa, atseginagoa eta gozoagoa izan dadin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.

2 irud/hed

Zeren eta halakoa baita libertatea: gose bat da eta egarri bat da, lur batetik bertze baterat garamatzana eta nekez ase dezakeguna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 649. orr.

Honela, jakinduriaren egarriak erregetzara darama.  Elizen arteko biblia   Jkd 6,20

Eta goseak eta egarriak nesken gibeletik ninderamaten, nola imanak burdina, indar ezkutu batek bulkaturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.

Zergatik jarraitu luzaroago heziketarik gabe, zuen barrenak hain egarri diren bitartean?  Elizen arteko biblia   Si 51,24

Asisko Frantziskoren giza abentura iturri aberatsenetakoa dugu erretzen gaituen egarria asetzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.

Ez gogo, ez gura, ez gale, ez egarri eta ez gose den diru-gosea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.

Ez neukan goserik, ez egarririk, emakume haren hitzena izan ezik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 82. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Egarri handia zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 246. orr.

Sansomek egarri handia sumatu zuen.  Elizen arteko biblia   Epa 15,18

Orain egarri latza nabari zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 153. orr.

Ostatu batean sartu naiz, egarri eta gose gorrian bainaiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 206. orr.

Heriotzako okerrik handiena gizajoak egarri goriak kiskaltzea eta xigortzea balute, edo beste zerbaiten irritsak joko balitu bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.

Egarri kiskalgarri batek itotzen ninduen, eta zurrutada batez hustu nuen edontzia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 104. orr.

Gaur tailerretan jendeak egarri ederrak pasatu behar dituela iruditzen zait.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.

-Infernuko sutan egarri eternalez biziko ahal da berori! -esan nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 320. orr.

Gudariek sentitzen zuten egarri ase ezin hura.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.

Ezintasun honek egarri emagaitza pizten zuen nigan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 196. orr.

Bezperako ibilerak pizturiko egarri lizuna asetzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

4 (adizlagun gisa)

Gau asko lorik egin gabe; gose eta egarri; maiz ezer jan gabe, hotzak eta jantzirik gabe.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,27

Baina lo nengoen oraindik, erabat hebainduta, egarri ere bai, nahiz eta ezin deus esan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Gose bezain egarri, edo alderantziz, laster ohartzen naiz, eskuin, Bar León idazkiari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.

Italiarrek zergatik eskatzen dituzte beti negu epelak, gure Getulia errukarria beti egarri bizi den bitartean?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 73. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Marisol Iparragirre, Anboto erraiten diotena, Salisen arrastatua joanden urrian eta ETA-ko kide ekarria, gose eta egarri greban jarri da Gradignan herriko presondegian.  Herria   2004-12-09

Ospitaleratua izan ostean, preso tolosarrak hiru egun lehenago hasitako gose, egarri eta medikazio greba utzi egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Han zetorren Siberia aldeko iparrera doazen ibai handietako urak, egundoko kanalizazio bat medio, hegoaldera, horrenbesteko ur egarria duten lurralde emankorretara desbideratzekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Hara lurrera gosea bidaliko dut, ez ogi-gosea, ez ur-egarria, Yhwh-ren hitza entzutekoa baizik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 80. orr.

Inkisizioaren odol-egarriak luzeak ditu atzaparrak eta zorrotzak hortzak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.

Petrolio egarri hori da, hain zuzen ere, prezioaren igoeraren arrazoi nagusietako bat.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

Bada, ordea, kontakizun honetan deigarri eta harrigarri gertatzen den gauza bat: mendeku egarria, alegia, eta hau asetzeko erabiltzen den grina.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 87. orr.

Kultur egarria ulertu ezin zuen ingurune horretan, Baserriren mingain eskolatuak bazuen meriturik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.

Infinitutasun egarriak iturri hartarat garamatzala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 483. orr.

Ez dakit parte onekoa ote den, gero, festa-egarri demaseko hau.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Askatasun egarria, eskubide kolektiboak, autodeterminazioa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 254. orr.

Aberastasun egarriak eta negozioaren ardurak preso hartuta, ukatu egin zion limosna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 494. orr.

Nolabait esateko, diru-tragoxka hark aitaren zekenkeri egarria baretu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 747. orr.

Ikas egarrian gara.  Berria - Kultura   2004-03-03

Hura lortutakoan, beste bat nahi dugu, eta bizi-egarri leratsu berak gauzka beti.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 225. orr.

7 egarriak adlag egarriz.

Egarriak nengoen, baina ez nuen ura edateko gogorik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.

-Ja, ja, ja, entzun duk, egarriak zagok gure bezeroa!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 190. orr.

Egarriak hil behar ditek bero honekin!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 135. orr.

Motelegi ez ote goazen ere ematen diot tankera, ez dakit, egarriak hil nahiko naute menturaz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 190. orr.

Bost egun egin zituzten basamortuan, ekialderantz, itsasertzerantz joz, urik gabe, egarriak erretzen, haluzinaziotan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

Goseak, egarriak, unatuak, horra nola zaudeten, harri mortu honetan orenetan ibiliak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 126. orr.

Orain arte hor ibili gara goseak, egarriak, larrugorri eta gaizki erabiliak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,11

Ez baitzuen behar adina ur ere edaten, egarriak itotzen bazegoen ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Haurrak makaldurik zeuden, emakumeak eta gazteak egarriak hilda.  Elizen arteko biblia   Jdt 7,22

Buruko mina daukazu, oinetan hotza sentitzen duzu, goseak eta egarriak zaude.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Esteparen erdian utzi zuten, goseak eta egarriak hiltzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 382. orr.

8 egarri izan da ad ik egarritu.

-Egarri naiz!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 174. orr.

-Nora hoa? -Simonen boza aditu nuen. -Egarri nauk -erantzun nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 287. orr.

-Eskerrik asko, amatxo, ez naiz egarri.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

Orain naiz ni egarri, inoiz egarri izan banaiz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 324. orr.

Zauriek bakarrik ematen didate min eta gehienez ere -beti bezala- egarri naiz, oso, sukarrarengatik ziur aski.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 179. orr.

Hain naiz egarri non uste baitzait, aska xuku xukua ikusirik, agortua dela iturria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.

Egarri dena betor niregana, eta edan beza.  Elizen arteko biblia   Jn 7,37

Zeren eta ene bihotza ezagutzen ez nuèn mundu eme urtsu haren egarri baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 311. orr.

Egarri denari neuk emango diot doan biziaren iturburutik.  Elizen arteko biblia   Ap 21,6

Ez dira gehiago gose, ez egarri izango, eta ez ditu eguzkiak, ez sargoriak joko.  Elizen arteko biblia   Ap 7,16

Ene gogoa zure egarri da gauean, ene barrenak zu bilatzen zaitu goizean.  Elizen arteko biblia   Is 26,9

Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen.  Elizen arteko biblia   Mt 25,35

Biziki egarri gara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.

Philippe itsuski egarri zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

· Jaten nautenak are goseago izaten dira nitaz, edaten nautenak are egarriago.  Elizen arteko biblia   Si 24,21

9 egarri egon

Egarri dago Bera gugan maitasunaren eta graziaren egarria sortzeko, eta horregatik zuen oihukatu: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

-Ez dago egarri egon beharrik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

-Bai, egarri egon behar duzu!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 175. orr.

Neu ere borroka-egarri nagok.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 118. orr.

10 egarriz adlag egarriturik.

Egarriz itotzen zegoen eta mina zeukan eskuetan, batez ere koskorretan eta hatzetan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 172. orr.

Urik gabe arrainak egarriz hil eta usteldu egiten dira.  Elizen arteko biblia   Is 50,2

Lehor dute mihia egarriz.  Elizen arteko biblia   Is 41,17

Denak odol-egarriz daude.  Elizen arteko biblia   Mi 7,2

Etorkinak gosez eta egarriz hiltzen ari dira Saharako basamortuan.  Berria - Harian   2005-10-08

Gose-egarriz hilzorian zeuden, adorea galdurik.  Elizen arteko biblia   Sal 107,5

Deerek, mendeku egarriz, ez zion esaldia amaitzen utzi.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.

Zakil egarriz zegoen potxon irrikatsu bati ene esnea eskaini nion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 73. orr.

Bizimodua aldatzeko egarriz eta ilusio handiz geunden, Parisa, Marcel Martinek beste inork ez bezala kantatu duen hiri zoragarrira, denboraldi luze bat pasatzera joateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 237. orr.

Halaxe egin zuen Jules Vernek ere bere pertsonaiekin: munduko alderdi arriskutsu haietara bidali, eta haien abenturak eskaini zizkien horrelako istorio bizien egarriz zeuden mendebaleko irakurleei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Odol beltza edan gabe ezin bizi eta egarriz amorratzen zebilen dragoia igeri Ohion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 101. orr.

11 gose-egarri

Ez ogi-gosea, eta ez ur-egarria, Jaunaren hitza entzuteko gose-egarria baizik. anaiak urrutiko lurraldeetara bidali baditut nekeak eta lotsa, gose-egarriak eta beste hainbat premia jasatera.  Elizen arteko biblia   Am 8,11

Izan ere, barruan daramazun haurra esnarazten dizu, zeuk duzun onena, absolutuaren gose-egarria, gizadi berri baten amets utziezina...  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 939. orr.

Neu izango naiz haien gose-egarriak aseko dituena, Konformidadezko hiritar bertangoxo eta bakezkoa, galdu-usterik eta deusen gose-egarririk gabea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 384. orr.

Jakite behin-betiko eta gogobetegarrian ez dago deusen gose-egarririk eta gogorik, eta beraz, ezta bizirik eta arnasarik ere. neu izango naiz haien gose-egarria aseko dituena. konformidadezko hiritar bertangoxo eta bakezkoa, galdu-usterik eta deusen gose-egarririk gabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.

Dastatu zaitut eta gose-egarri naiz; ukitu nauzu eta zure bakeak sugarretan nauka.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.

Eta gose-egarrizko sentimendua zen, bertzalde.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

askatasun egarri (3); baina egarri (3); beti egarri (3); bizi egarri (3); edo egarri (3); egarri baitzen (3); egarri bat (3); egarri bizia (3); egarri da (7); egarri den (4); egarri dena (6); egarri dena betor (5); egarri denari (5); egarri diren (3); egarri direnak (3); egarri eta (18); egarri eta medikazio (11); egarri ez (3); egarri greba (15); egarri greba abiatu (3); egarri greba hasi (3); egarri greba utzi (3); egarri greban (11); egarri grebaren (3); egarri grebari (4); egarri handia (6); egarri handia sumatu (3); egarri hori (3); egarri izan (4); egarri izango (11); egarri naiz (16); egarri nauk (3); egarri nintzen (6); egarri zela (3); egarri zen (15); egarri ziren (3); eguneko egarri (3); ere egarri (5); eta egarri (59); eta egarri greba (13); eta egarri greban (9); eta egarri grebaren (3); eta egarri grebari (4); ez egarri (4); ez naiz egarri (4); gose egarri (7); gose eta egarri (39); kant egarri (3); naiz egarri (5); odol egarri (3); petrolio egarri (3); zein egarri (3); zure egarri (4); zure egarri da (3

askatasun egarria (5); bere egarria (3); deusen gose egarririk (3); edo egarria (3); egarria ase (11); egarria asetzeko (12); egarria asetzen (6); egarria asetzera (3); egarria duten (3); egarria eta (7); egarria eta gosea (3); egarria ez (3); egarria kentzeko (4); egarria ondo (3); egarriak eta (8); egarriak hil (4); egarriak itota (4); egarriak itotzen (6); egarriaren egarriz (3); egarriaren egarriz (3); egarririk ez (3); egarriz eta (8); egarriz hiltzen (6); egarriz hiltzen ari (4); eta egarria (28); eta egarriak (16); eta egarriz (10); gose egarriak (6); gose egarririk (6); gose egarriz (3); gosea eta egarria (11); goseak eta egarriak (8); gosez eta egarriz (7); mendeku egarria (6); nire egarria (3); odol egarria (3); odol egarriz (3); ur egarria (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus