Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orientazio (orobat orientazino g.er.) 1 iz norabide jakin bat izatea; puntu kardinelei buruz kokatzea.

-Talesek ez zuen eskuairarik, gauza hobeago bat zuen: piramidearen orientazioa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 55. orr.

Kanpoko babes moila berria eraikitzea proposatzen dugu, baina orientazio egokiarekin, hots, ekialdera begira. Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Zodiakoaren inklinazioaren eta eguzkiaren ibilbidearen araberakoa izanik, zeruak lurrarekiko duen posizioak hainbat ezaugarri ezartzen dituen bezala, badirudi hala egin beharko dela eraikinen orientazioa ere. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2710. orr.

Termometrook kaskarrak izan ohi zirenez, eta etxe bakoitzak bere orientazioa duenez, arras desberdinak izaten ziren ikasleek ekarritako tenperaturak. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 70. orr.

Argi artifizialen eraginez orientazioa galdu eta arean bertan hiltzen dira. Berria - Gaiak   2006-02-19

Mila bat metroko distantzian, ipar-ekialde orientazioan, arrautza formako objektu geometriko bat begiztatu zuten, berrogei metroko luzera eta hamarreko zabalera zuena. Josu Landa   «Odolbildua» - 46. orr.

Orientazioaren haria ere laster galdu dut, ezagutzen ez nituen etorbide eta kaleetatik gindoazen eta. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nik dagoeneko galdua dut burua, eta orientazio zentzua, oraintxe nago goian eta oraintxe behean. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 84. orr.

Orientazio-seinale behin-behineko hura. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 125. orr.

Zentzuzkoagoa da misilek eta itsaspekoek erabiltzen duten orientazio-sistema inertzialarekin konparatzea labirintoa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 125. orr.

Baditu ingurua arakatzen duten orientazio- eta nabigazio-sistema landuak ere: 3D kamera bat eta hi-fi soinu-erreproduzitzaile estereofoniko bat, besteak beste. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 11. orr.

3 norabidea; joera.

Nire buruari galdegiten diot ea ez ote dudan orientazioz aldatu bidean nindoala. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 94. orr.

Epistemerantzako orientazioa al da arkeologiari ireki ahal zaion bakarra? Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 218. orr.

Aldaketa horiek beste orientazio bat eman zieten mundu-ekonomiari buruzko ikerlanei. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 147. orr.

Politika ekonomikoaren orientazioa, oro har, murriztailea zen; horren ondorioz, soberakin korrontea mailarik altuenera iritsi zen 1989an. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 170. orr.

Mundu mailako trukeen mailan sumatzen da joera hau, eta orobat sumatzen da Iparretik Hegoalderantz egiten diren inbertsio zuzenen eta finantza-fluxuen orientazio geografikoari dagokionez. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 66. orr.

Euskaldunek ezin izan dituzte euren orientazio politikoaz dituzten nahiak adierazi. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 141. orr.

Bere orientazio filosofikoa (eta, urrunagotik, politikoa) gorabehera, [...]. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 181. orr.

-Itxoin apur batean, mari-bero horrek -petraldu zitzaion laguna-, oraindik ez zekinagu-eta haien orientazio sexuala. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 96. orr.

Aipatu "enpresaren orientazio antropozentrikoagoa", adibidez, erretorika hutsa izaten da gehiegitan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 172. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Jatorri, etnia, kolore, sexu, sexu-orientazio, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo bestelako sexu bereizketarik gabe. Berria - Harian   2005-03-18

5 orientabidea.

Irakasleko urteko 6.000 euroko igoera ez dutela eskatu esan zuen, eta kopuru hori orientaziorakoa dela zehaztu. familiei orientazioa eskaintzea eta pare bat ikastetxetan haur gorrei zuzendutako estraeskolarrak eskaintzea. Berria - Euskal Herria   2006-04-29

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskaltegiak erraztasun guztiak ematen ditu, egun guztian gela irekita dago ikaslea nahi duenean etor dadin, eta gero, astean behin edo bitan, orientazio lana egiten da. Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Ikusiz laborantxako ofizioek irudi txar bat düela, egünaldiaren helbürüa zen inzerzio edo orientazio mailan lanean ari diren egitüreekin harremanak hobeki finkatzea. Herria   2003-05-29

Vital Kutxak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako proiektua enpresei zuzendutako Komunikazio eta Informazioaren teknologia berrien Orientazio Zerbitzuaren barruan dago. Berria - Ekonomia   2004-01-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orientazio sexuala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus