Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sendabide [211 agerraldi, 72 liburu eta 45 artikulutan] 1 iz eritasun edo gaitz bat sendatzeko bidea. ik osabide; sendagai; erremedio; tratamendu 2.

Ez diote eritasunek sendabideari amore ematen, non ez diren garaiz hartuak izaten. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 376. orr.

Minbizia eta sendabidea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 59. orr.

Hiltzen laguntzea delitua da, nahiz eta leku gehienetan legezkoa izan hilzorian dagoena hiltzen uztea eta sendabiderik gabeko gaixoei beren tratamenduari uko egiten uztea. Berria - Harian   2005-02-04

Mediku asko saiatu ziren beren sendabideez Frantziskori laguntzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 244. orr.

Sendagileek kauterizazioa aholkatu zuten eta anaiek behin eta berriz erregutu zioten sendabidea onar zezan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 895. orr.

Sendabidea ohatua egotea zen, geldirik, ez dakit zenbat egunez. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 118. orr.

-Hortaz -amaitu zuen jakintsuak-, bihar bertan ekingo diogu sendabideari. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 28. orr.

-Nire begiaren sendabidea bilatzen dut. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 183. orr.

Euren asmoa diabetesarentzako sendabidea aurkitzea da. Berria - Gaiak   2004-08-12

Enbrioien zelula amekin sendabideak egitea debekatzen dute Espainiako legeek. Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Zure hondamendiak ez du erremediorik, ez zure zauriak sendabiderik. Elizen arteko biblia   Na 3,19

Ez da inor zutaz arduratzen denik, ez dago zure zaurientzat sendabiderik. Elizen arteko biblia   Jr 30,13

Sendabide guztiak alferrikakoak gertatu zitzaizkion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 265. orr.

-Hortaz -amaitu zuen jakintsuak-, bihar bertan ekingo diogu sendabideari. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 28. orr.

Ez dago ura bezalakorik zauriak gozatzeko, sendabide eraginkorrena da eta gaur egun gehien erabiltzen dena. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 262. orr.

Sendabiderik onena baxoerdi bat ardo. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 325. orr.

Hortaz, huraxe zen sorgina, belar eta sendabideetan aditua, alegia. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 82. orr.

Maitasuna da sendabiderik onena. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 77. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gaitza hain larria zenez, mediku-sendabideez etsita zegoen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 271. orr.

Gaitza larria bezain sendaezina zenez, haren gurasoek, giza sendabideez etsita, Frantzisko dohatsuaren laguntza eskatu zuten arrenka. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 440. orr.

3 irud/hed

Gainpopulazioaren sendabide tradizionala goseari, izurriari, desordena zibilari eta gerrari biztanleria murrizten uztea zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 192. orr.

Ortega-k [...] Espainiaren gaitzaren diagnosiak bazekien zorrotzak egiten, baina ez zeukan sendabiderik. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 259. orr.

Beraz, sendabiderik egokiena Tolosan ongi jokatzea da. Berria - Kirola   2004-05-01

Era horretara, bazekien denei sendabiderik onena ematen, hots, harroak beheratuz, apalak gora jasoz, bizioak gaitzetsiz eta bertuteak aupatuz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1006. orr.

Horrelakoen tumorearentzat sendabide hau erabiltzen zuen inoiz: "Zergatik harrotzen zarete gizon-emakumeen konbertsioaz, horien onbideratzea nire anaia sinpleen otoitzez lortua bada?". Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 382. orr.

Huraxe zuela, une hartan, doluaren sendabiderik eskuragarriena, esperantza moldatzeko zeukan tornu bakarra. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 196. orr.

Eraldatzen ez den enpresa sendabiderik gabeko krisian izango da. Berria - Ekonomia   2006-04-07

4 sendabidean adlag sendatzeko bidean.

Orain sentitzen dituzun ezerosotasun arin horiek, eta ausaz zerbait erremedio galdatzen dutenak, ez direla haatik deus, dagoeneko sendabidean duzun eritasun izugarriarekin konparatuz gero. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 417. orr.

Ama sendabidean jartzeko esperantza ez dute oraindik erabat galdu. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 174. orr.

Aukeran, nahiago zakar xamar umea sendabidean jarriko duen medikua, gozo-gozo erremediorik aurkituko ez duena baino. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 57. orr.

Sendabidean jarri nahi omen gintuen: "Zer kalte ekarriko dizue eguraldiak hotzera egin du, eta horrelakoak esateak? Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 90. orr.

Frantzia onezik izan duk hondar urteetan, alemanek ezarriko gaitiztek sendabidean. Berria - Kultura   2004-03-21

-Sendabidean zagok. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 340. orr.

Zurbil zegoen, eritasun baten sendabidean balego bezala. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 71. orr.

Gaitzen kontrako sendabidean abiatzeko efikazena, informazioa. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 83. orr.

Emazte jatorrak ederki jakin dik bere senartxoa sendabidean ematen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 368. orr.

Ordubete, bi, lau edo hamabost ordu entrenatuta ere, gaixoa ez da sendabidean sartzen. Berria - Kirola   2006-02-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus