Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sailka adlag sailen arabera, sailetan.

Sailka eta goraka, beheko arroetatik malkarrotan gora xurituz, loratuz joan ohi da udaberri parean elorria. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 196. orr.

Han daude oro sailka eta bereiz gorderik, bakoitza bere atetik sartuta: argi, margo eta gorputz itxurak begien bidez; soinu mota oro belarriz; usain oro sudur zuloz; dastagarri oro ahoz. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 244. orr.

Dena sailka banatua zeukan kaxoi eta armairuetan: galtzerdi grisak hemen, horiak hor; gorbatak txartelekin, jakak eta trajeak katalogaturik, nahaste nabarmenik ez egiteko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 29. orr.

Huna beraz emaitzak sailka:[...]. Herria   2004-09-02

Bizidunak hiru taldetan sailka daitezke; ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak. Berria - Gaiak   2006-04-16

Jendea sailka biltzen zitzaion, eta elkarri txanda hartu behar izaten zioten. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 47. orr.

Sailka dago antolatuta unibertsitatea, bai gurea bai inguruko gehienak. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 153. orr.

So egin dio euskararen erakaskuntzaren errealitateari bai sailka (lehen maila, bigarrena) bai guneka xeheki aztertuz. Herria   2005-07-21

Berriako erredakzioaren funtzionamendu orokorraren berri asteartean jasoko dute, eta ostegunean eta ostiralean sailka ezagutuko dute eguneroko lana, bertatik bertara. Berria - Euskal Herria   2004-02-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus