Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertsuasibo izond gogatzen duena, pertsuaditzen duena.

Kazetaritza genero pertsuasiboa baita, inondik ere, nahiz Botereak izaera pertsuasibo hori ezkutatzeko ahalegin guztiak egiten dituen. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 138. orr.

Demagun, esaterako, genero judiziala, "iraganeko kontuez arduratzen den genero erretoriko-pertsuasiboa". Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 138. orr.

Diskurtsoak pertsuasiboa izan behar du. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 13. orr.

Entretenimendu hutsa diruditen diskurtsoak ere pertsuasiboak direla ohartarazi zigun Aristotelesek. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 138. orr.

Ortodoxia dago zalantzan, eta gero eta pertsuasiboagoak izan argumentuak, orduan eta larriagoa izango da iraina. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus