Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

media1 1 iz masa komunikabidea. ik medio2.

Joanes Paulo II Aita Sainduaren ehortzetak Erroman, mundu osoan zabaldurik gaurko media guzieri esker, kaseta guziek ere erakutsi dizkigute irrati telebixten ondotik. Herria   2005-04-14

Batetik, erlatibismoa gaur moda bat da (aspaldi); baina antirrelatibismoak orobat, edo erlatibismoaren beldurrak, beti moda hutsa ez bada ere, badu arriskua moda bihurtzeko edo halakoxe tratamendua aurkitzeko media gehienetan. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 175. orr.

Media horiek komunikazio tresna batzu dira, beraz... jendeak elgar gurutzatzeko eta elgar ezagutzeko, gero eta gehiago, bainan... ez dut uste helburu hori duten telebista ofizial horiek, naski hori galdua dute. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 166. orr.

Bideo-zaintzaileek, teknologiak, Estatu poliziarrak, "gaztetasun" eternalezko mundu publizitarioak, mediek zaintzen eta zabaltzen diguten "normaltasunak" ikaratzen nau. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 153. orr.

Neska anitz oso gazterik horretara hezten dira, bereziki eskola, hezkuntza eta medien bidez. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Beharbada, hor legoke euskal komikigintzaren bidea, gurean inoiz mass media izatera iritsiko ez bada ere, gutxienez herri-media bilaka dadin. Berria - Kultura   2006-03-14

3 mass media masa komunikabidea.

Mass media eta lobby politikoek eragindako presioen ondorioz. Berria - Kultura   2004-05-20

Mass media hauetako askoren atzean New Cultural Standard horietarantz eta pentsamendua homogenotzerantz jotzen duten kultur operadore indartsuak daude. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 97. orr.

Beharbada, hor legoke euskal komikigintzaren bidea, gurean inoiz mass media izatera iritsiko ez bada ere, gutxienez herri-media bilaka dadin. Berria - Kultura   2006-03-14

Teatroa ez baita inoiz helduko mass media zabaletara, baina beste edozein komunikabidek baino hobeto transmitituko ditu sentimentuak, emozioak, ametsak eta itxaropenak, ikuslea eta aktorea aurrez aurre daudelako, une eta toki batean. Berria - Kultura   2006-03-26

Erreportajea egiteko aginduko zioten delako futbolariarekin, ez kirolaz baizik eta modari buruz, elkarrengandik urrun egon arren mass medietako presentziak hurbiltzen dituen bi mundu horien topagune gisa edo. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 149. orr.

· Txostenak, egia esan, ez zuen Alderdia zuzenean nahasten, baina ongi erabiliz gero (hartarako zeuden mass mediakoak), garrantzitsua izan zitekeen euren interesetarako. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 271. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus