Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oriotar izlag/iz Oriokoa, Orioari dagokiona; Orioko biztanlea.

-Sekretu bat: bi oriotar beterano miresten ditudala nik: Aita Makatzaga gerrillari famatua bata; eta Frantzisko Sagardia zure osaba, bestea. Txillardegi   «Putzu» - 117. orr.

Oriotar irudigile eta pentsalari handiarentzat gizarajoa da bertsolariaren jarduna eta arima ulertzen eta estimatzen ez dituen euskalduna. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 21. orr.

Bertsu antzerki bat ikusi Oriotar hiru gizon gaztek emanik. Herria   2004-06-03

Kamel Ziani oriotarra, berriz, bere marka hobetzen saiatuko da. Berria - Kirola   2006-04-23

51 urteko oriotarra abenduaren hasieran atxilotu zuen Ertzaintzak. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 169. orr.

Oriotarren kasta eta jenioa ditu baina emakume langilea eta atsegina izan da beti. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 31. orr.

Lehen jardunaldian, 55 segundo kendu zizkieten oriotarrek, bandera etxerako bidean jarriz. Berria - Kirola   2004-09-12

Sanjuandarra sentizen baitzen goitik behera: sanjuandarren aldeko bezain oriotarren aurkako. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus