Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mediatiko izond komunikabideena, komunikabideei dagokiena.

Telebistak, prentsak, mundu mediatikoak tiratzen nau. Jon Alonso   «Euskal karma» - 52. orr.

Gure artean, iritzi mediatikoa eta iritzi publikoa sarritan ez datoz bat. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 35. orr.

Zalaparta politiko eta mediatiko nabarmena piztu zuen gertaera hark. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 72. orr.

Aginte politikoa hirugarren boterea da, bere aurretik, botere ekonomikoa eta mediatikoa daude. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 126. orr.

Literaturaren negozioa, zentsura, bazterketa eta manipulazio mediatikoa izan ziren, besteak beste, denon ahotan. Berria - Kultura   2004-02-08

Zalaparta mediatiko honetan, gainera, jendeak ez daki zuk benetan zertaz dakizun. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 251. orr.

José Bové-ren gisako lider mediatiko ospetsuekin. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 328. orr.

Martxa horrek figura bitxi bihurtzen du bertsolaria, alde batetik izar mediatikoa da eta bestetik nonahi ia lagunartekoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 57. orr.

ELAri, CCOOri eta UGTri «sindikalismo mediatikoa» egitea ere leporatu zien Urrutikoetxeak. Berria - Ekonomia   2004-12-22

Egun, lintxamendu fisikotik harago, "lintxamendu mediatikoa" deitzen diogu hedabideek, gizabanakoa dagoen tokian dagoela atxilotu, epaitu gabe biluzik paseatu, eta iritzi publikoaren aurrean gatibu hartuta, errukigabe larrutzen dutenean. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egitura mediatiko (3); oihartzun mediatiko (6); talde mediatiko (5)

kanpaina mediatikoa (3); mediatikoa izan (5); oso mediatikoa (3); politiko eta mediatikoa (3); soziala eta mediatikoa (3)

presio mediatikoaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus